Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK

  • Azaroak 13: George Whitefield Chadwick

    Egilea: Lander Otero

    chadwickGeorge Whitefield Chadwick 1854-ko azaroaren 13-an jaio eta 1931-ko apirilaren 4-an hil zan.

    Operak eta sinfoniak idazten ebazan konpositore amerikarra zen.

    Musika klasikoa eta pianoa jotzen ikasi eban bere aitarekin.


  • Azaroak 12: Judith Holofernes

    Egilea: Beñat Ollo

    HolofernesJudith Holfelder von der Tann Holofernes, 1976koazaroaren 12an Berlinen jaiotako kantautore eta kitarrista bat da.

    Bere lehenengo esperientziak musikaren munduan kale abeslari bezala izan ziren Friburgo-n.Geroago kantautoralez, bere ibilbidean, ez zuen arrakasta handirik eduki, komertzial begi bistatik.

    Holofernes-ek abestu, kitarra jo eta Wir sind HeldeN pop-rock taldeko abestien hitzak idazten ditu.

    Bere izen artistikoak Holofernes aluditzen du, koronel izaniko gizon bat.

    2006ko ekaineko 17tik Holofernes Pola Roy-rekin dago ezkonduta, Wir sind Helden-eko bateria jotzailea.2006-ko abenduan seme bat euki zuten, Friedrich.


  • Azaroak 11: Ernest Ansermet

    Egilea: Melissa Nistor

    Ansermet-Ernest-3Ernest Ansermet Alexandre, 1883ko azaroaren ean Vevey-en jaio eta 1969ko otsailaren 20an Ginebran hil zan orkestra zuzendari suitzarra zan.
     Hasieran matematikako irakaslea izan zan, Lausanao unibertsitatean.
    Montreux-eko kasinoan hasi zan pianoa jotzen.
    1918ean bere orkestra propioa sortu eban, musika klasikoa zein modernoa interpretatuz.
     1954eko maiatzean, Ansermetek bere orkestrarekin Tchaikovsky-ren Kraskagailua lana grabatu eban estereoan lehenengo bidar.
    Jazz-a sartu eban bere orkestraren interpretazioetan, eta arrakasta nabarmena lortu eban nazioarte mailan.
     Hona hemen bere lanetariko bat zuzentzen:

  • Azaroak 10: Ennio Morricone

    Egilea: Maialen Gorordo

    Ennio Morricone Enrio Morricone, 1928. urteko azaroaren 10ean jaiotako konpositore eta zinemako musikagile italiarra da.

    Txikitan, tronpetea jotzen hasi zan Santa Zeziliako akademia nazionalean, eta 12 urte ebazala horren diplomea lortu ostean, bere konpositore lanari hasiera emon eutsan.  

    Mundu mailan oso ezaguna da, Sergio Leone zinema zuzendari eta adiskidearekin filmetako musikea konposatu daualako. Izan ere, 500 bat filmeren soinu banda sortu dau.

    Konpositore honek hainbat eta hainbat sari irabazi izan dauz, euren artean, 2010ean irabazitako Musika Polarraren saria, musikako azken nobel moduan kontsideratua dana.

    Bere ibilbide guztian zehar, 70 milioi disko baino gehiago saldu dauz.


  • Azaroak 9: Dennis Stratton

    Egilea: Naia Gonzalez

    Stratton1952. urtean Dennis Stratton, gitarrista britaniarra jaio zan, Canning-en, Londresen.

    Britaniako Iron Maiden  heavy metal taldeko kide izan zen, 1980ko urtarriletik urte bardineko urrira arte.

    Denpora horretan, Iron Maiden taldeko lehenengo album-aren grabaketan parte izan zen, “Women In Uniform”.

    Iron Maiden taldeko gitarrista gisa egin zen arrakastatsu, eta talde horretan jo zuen abestirik famatuena The Maiden Years da.

    Iron Maiden taldea utzi eta gero, Lionheart edota Praying Mantis (gaur egungo bere taldea) taldeetan aritu zen.

    Strattonek, Londres inguruetako tabernetan edota Europatik zehar jotzen jarraitzen du , gehienetan Iron Maidenen abesti klasikoak.