Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Ekainak 17: Galina Ustvólskaya
Galina Ustvólskaya, konpositore errusiarra, Petrogradon jaio zan 1919ko ekainaren 17an, eta San Petersburgon hil zan 2006ko abenduaren 22an.San Petersburgoko kontserbatorioan ikasi eban. Shostakóvich, musikari ospetsua, bere konposizio maisua izan zan eta Galinaren obrak goraipatzen ebazan.
Konposatzeko orduan estilo pertsonala eukan, berana, inolako eragin barik.
40 eta 50. hamarkadetan idatzitako bere lan batzuk gaur egun idatzitakoak dirudi, tresnen konbinazioegatik, konposizio teknikagatik,…

-
Ekainak 15: Mikel Laboa
Mikel Laboa Donostian jaio zan, 1934ko ekainaren 15ean.Abeslari eta musikagile honek kantu tradizionalak berreskuratu ebazan, poeta garaikideen hitzek musikatu ebazan eta Lekeitioak deituriko abesti esperimentalak asmatu ebazan.
Ez dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan da.
Bere diska arrakastatsuena 1974ko Bat-Hiru da, aspaldirik mitiko diran abestiekaz osotuta, esaterako Txoriak txori. Diario Vasco-k eginiko bozketa batean “Euskal Herriko historian izan dan diskorik hoberena” izendatu eban.
Laboa bere sorterrian hil zan, 2008ko abenduaren 1ean.

-
Ekainak 14: Orlando di Lasso
Orlando di Lasso, konpositore franko-flamenkarra, Mons-en jaio zan 1532. urtean, eta 1594ko ekainaren 14ean hil zan Munichen.Errenazimenduko musikari garrantzitsuenetarikoa eta eragin handienetarikoa da.
Bi mila obra bokal baino gehiago idatzi ebazan, bere sasoiko genero guztiak landuz: meza, motetea, madrigala, chanson, lieder,…
Lassoren musika instrumentalik ez da ezagutzen, eta ez dakigu inoiz idatzi ba eban. Baina XVI. mendean musika instrumentala hartzen hasi zan garrantzia kontuan izanik, oso arraroa da honelako musikari batek genero hori ez jorratzea.

-
Ekainak 13: Benny Goodman
Benny Goodman, musikari estatubatuarra, Chicagon jaio zan 1909ko maiatzaren 30ean eta 1986ko ekainaren 13an hil zan New Yorken.Musika ikasten “Kehelah Jacob” signagogan hasi zan, bere orkestran parte hartu ebalako. Garai hartan Chicagora musikari famatu asko etorri zirenez, Jazz musika bereganatu eban betirako. Hamalau urtegaz musikarien txartela eskuratu eban eta Bill Grimnen orkestran jotzeko lana eskaini eutsoen.
1934. urtean bere orkestra propioa sortu eban, arrakasta handia lortuz.
1955ean “The Benny Goodman Story” filmean parte hartu eban, eta Europa, Errusia eta Asiako herri batzuetan kontzertuak eskeini ebazan.
Jazzeko klarinetista eta zuzendari hau “Swing erregea” legez ezagutzen da.

