Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Ekainak 6: Billy Preston
William Everett Preston Houstonen jaio zan, 1946ko irailaren 2an, eta Arizonan hil zan 2006ko ekainaren 6an.Abeslari, musikari eta konpositore honek R&B, rock, soul eta funk estiloak landu zituen, teklatuak, Hammond organoa eta pianoa jotzen zituelarik.
Bakarlari moduan hainbat grammy eskuratu zituen. Horrezgain, beste musiko famatuekin kolaboratu zuen: The Beatles, The Rolling Stones, Ray Charles, Elton John, Eric Clapton, Bob Dylan, Aretha Franklin, The Jackson Five, Quincy Jones, Ritchie Sambora, John Lennon, Red Hot Chilie Peppers, …
The Beatles taldearen “Let it be” abestiaren grabaketan egindako lan sakonagaitik, Bosgarren Beatlesalez ezagutzen da.
Egilea: Nerea Beitia

-
Ekainak 5: Carmelo Bernaola
Carmelo Bernaola, konpositore euskalduna, Otxandion jaio zan 1929ko ekainaren 19an, eta Madrilen hil zan 2002ko ekainaren 5ean.51ko belaunaldiko kidea, XX. mendeko konpositore adierezgarrienetarikoa dogu.
Zazpi urtegaz Medina de Pomarrera joan zan bizitzera, eta bertan hasi zan musika ikasten. Hamalau urtegaz Burgosera joan zan, Blanco maisuagaz ikasiz eta injineruen bandako kidea izanez.
1951ean Madrilera bidali eben, ikasketak bertako kontserbatorioan jarraituz. 1957an, lortutako beka bati esker, konposizioa ikasten hasi zan. 1959an beste beka bat lortu eban Santiago de Compostelara joateko, eta geroago Erromara joan zan, Espainiako Arte Ederretako akademiara ikasten. Bertan “Erroma saria” eskuratu eban.
Compostelatik barriro pasatu ondoren, Madrilera itzuli zan, Udaleko Bandan klarinete moduan arituz. Horrez gain, Madrileko kontserbatorioan armoniako maisua izan zan, eta 1981etik 1991ra arte Gasteizko kontserbatorioko zuzendaria.
Bere obren artean: 82 soinu banda, telebista eta antzerkirako musika, “Verano azul” telesailako musika, “El cocherito leré” abestia, eta tresna ezbardinetarako hainbat konposizio.
Aipatzekoak dira ere bai bere ibilbidean irabazitako eta lortutako hainbat sari eta esker on.
1982an Carmeolo Bernaolak Athletic Club-eko ereserkia konposatu eban.

-
Ekainak 4: Nikka Costa
Nikka Costa, jatorriz estatubatuarra dan abeslaria, Tokion jaio zan 1972ko ekainaren 2an.Pop, Funk, Soul eta Blues estiloak lantzen dauz, konbinazio ezbardinak erabiliz.
Bere aita, Don Costa, orkestra zuzendaria eta musika ekoizle famatua izan zan.
Haurtzaroan hasi zan abesten, Australian eta Alemanian arrakasta handia lortuz.
Grabatu dauzan hainbat diska Platinozkoak bihurtu dira, lortutako salmentegatik.
Virgin Records disketxeagaz grabatu dauz bere diskak, baina gaur egun bere diskografika erostekotan dabil.
Hurrengo bideoan Nikka bere aitagaz, 1980an Italian eskeinitako kontzertu batean:

-
Ekainak 3: Georges Bizet
Georges Bizet, konpositore frantziarra, Parisen jaio zan 1838ko urriaren 25ean, eta Bougivalen hil zan 1875eko ekainaren 3an.Pariseko kontserbatorioan burutu ebazan ikasketak, hainbat sari eskuratuz, “Erromako Saria” esaterako. Beka bat ere lortu eban Erroman, Alemanian eta Parisen ikasteko.
Bizet hil eta gero bere eskuizkribu gehienak galdu egin ziran eta “Carmen” eta “L’Arlésienne” obrak ezik bere musika ez zan interpretatzen.
XX. mendeak imini eban Bizet merezitako konpositore handien tokian, gaur egun bere lanak mundu guztian ezagunak izanik.

