Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK

  • Maiatzak 6: Hello

    1984ko maiatzaren 6an, Billboard musika aldizkariak Lionel Richie abeslariaren “Hello” abestia bere zerrendako lehen tokira igo eban, postu horretan bi aste iraunduz.

    Sentimenduz beteriko abesti hau agertzen dan diskak izugarrizko salmentak lortu ebazan.

    Lionel Richie oso famatua egin zan 80ko hamarkadan eta , Michael Jacksonegaz batera, Usa for Afrika kanpaina bultzatu eban, “We are the world” abesti ospetsua alkarregaz konposatuz.


  • Maiatzak 5: Amaren eguna

    Maiatzaren lehenengo igandean amaren eguna ospatzen da. Hori dala eta, abesti eder honegaz, guk ere hemendik mundu guztiko amak zoriondu nahi doguz.

    ZORIONAK AMA, BIHOTZ-BIHOTZEZ!

    [


  • Maiatzak 4: Manuel Pareja Obregón

    Egilea: Unai Markaida

    manuel parejaManuel Pareja Obregón 1933ko maiatzaren 4an jaio zan, eta 1995eko uztailaren 4an hil zen

    Musikari eta konpositore espainiarra zen.

    Bere musikan gehien nabaritzen direnak “sevillanak” eta “fandagoak” dira. Musikariaz gain, eskultorea zen. 3000 bat obrai datzi zituen.

    Rafael de León eta Manuel Quiroga musikoekaz lan egin zuen, hainbat artista ospetsuentzat konposatuz.

    Bere obra ezagunenen artean: Sevillanas de la Reina, Se amaron dos caballos, Salve rociera, besteak beste.

    Beran azken agertaldia ” Sevillanas” filman izan zen. Sevillan hil zen, 62 urterekin leuzemia baten ondorioz.


  • Maiatzak 3: James Brown

    Egilea: Hiart Legarreta

    james brownJames Joseph Brown jr, James Brown izenez ezagutua, 1933ko maiatzaren 3an jaio zan Barnwell-en, Hego Carolina, eta 2006ko abenduaren 25ean hil zan Georgian.

    Abeslaria eta konposatzaileaz gain, musika ekoizlea ere izan zan bere ibilbidean zehar.

    1950. hamarkadan gospela hasi zen abesten, hau da, Estatu Batuetako baltzen mezetako abestiak, eta urteak geroago soul hasi zan abesten. “Please, please, please”, “Try me”, “Night train”, “Prisoner of love”, “Live at the Apollo” izan ziren bere abesti ospetsuenetariko batzuk.

    Oso famatua egin zan, baina drogan sartu zan eta lapurtzera ere heldu zan,  kartzelara behin baino gehiagotan joanez, bere ibilbidearen gainbehera izanik.

    Hemen usten dizuet bere abesti famatuenetariko bat “I feel good”


  • Maiatzak 2: Giacomo Meyerbeer

    Egilea: Gorka Lapsa

    MeyerbeerGiacomo Meyerbeer , 1791ko irailaren 5ean jaio zen eta 1864eko maiatzaren 2 an hil zen Parisen.

    Konpositore alemaniarra zen. Parisen oso famatua zen bere operak Grand Opera estilokoak zirelako.Bere operarik famatuena LES HUGUENOTS zen.

    Melodrama musikal erromantikoaren sortzailetzat hartzen da. Hasieran bere lagun Carl Maria Weberren eragina somatzen zaio.

    Bere konposizioetan estilo italiarra eta alemana konbinatzen zituen. 1836an Euroako musikorik famatuenetarikoa zen.

    1842an musika zuzendari orokorra bihurtu zen Berlinen.

    Honexek ziren bere obra famatuenak:

    Robert le diable, Les Huguenots, Le Prophete eta La Africana.