Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Martxoak 28: Alf Clausen
Egilea: Saioa Ibargüengoitia
Alf Clausen martxoaren 28an jaio zen Minneapolisen, orain dela 72 urte.Zine eta telebistarako konpositore estatubatuarra da. Oso famatua da telebistako “Los Simpson” marrazki bizidunen musikagaitik.
Hainbat progama eta filmetako musika konposatu dau, esaterako: Moonlighting, La Pistola Desnuda, ALF, Ferris Bueller’s Day Off, besteak beste.
“Los Simpson”-en musikagaitik bi Emmy eta hiru Annie irabazi ditu, baita beste sari batzuk ere.
Filmetako musika ere idatzi dau, Half-Baked eta Number One With A Bulle pelikuletakoak, esate baterako.

-
Martxoak 27: “Where the streets have no name”
Egilea: Matxalen Goienetxea
1987-ko martxoaren 27-an U2 rock taldeak “Where the streets have no name” abestia jo eban lehenengo aldiz, Los Angeles-eko likor denda bateko zabaltzan. U2, Dublin-en (Irlanda) 1976. urtean sortu zan. 4 pertsonaz osotuta dago: Bono, taldeko ahotsa, The Edge-ek gitarra, teklatua eta ahotsa ere, Adam Clayton baxua, eta Larry Mullen bateria.
Hasieran, post-punk musikan oinarritzen ziren, baina geroago pop estiloa landu eben. Beraien musikaren ideiak, gauza espiritualetan oinarrituta egozan edo gauza pertsonal eta politikoetan. Hainbat proiekto ezberdinekaz hasi dira, talde moduan eta baita bakarka ere.

-
Martxoak 26: Wilhelm Backhaus
Egilea: Maialen Gomez
Wilhelm Backhaus 1884.ko martxoak 26an jaio zan Leipzing-en, eta 1969.ko uztailak 5ean hil zen Villach-en. Hau, piano-jole alemanniarra izan zen.
Hasteko, Leipzing herrialdean ikasten zuen eta 1899. urtean,“Fráncfort del Meno”-n Eugene d´Albert”-en ikaslea izan zen .
1900. urtean, 16 urte zeukalarik, oso famatua egin zan piano-jole bezala Londresen.
1908. urtetik aurrera, piano-jole profesional bezala lan egitea erabaki zuen.Wilhelm, diskoak grabatu zituen lehenengotariko piano-jolea izan zen, lan honetan, hau da, diskoak grabatzen, 1909. urtean hasi baitzen.
Hemen izten dizuet bere grabazio bat:


