Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK

  • Martxoak 20: Sviatoslav Teofílovich Ríjter

    Egilea: Josu Alonso

    RijterSviatoslav Teofílovich Ríjter (errusieraz : Святосла́в Теофи́лович Ри́хтер) Zhytomyren jaio zan , Ukranian, 1915eko martxoaren 20 an,  eta Moskun hil zan 1997ko abuztuaren 1ean.

    Pianista errusiar bat izan zan XX. mendeko pianistarik onenetarikoa eta famatuenetarikoa.

    Oso famatua izan zan pianoa jotzeko zeukan teknikagaitik eta lan asko idatzi zituelako.


  • Martxoak 19: Gary Jules

    Egilea: Kristina Alegria

    gary julesGary Jules Aguirre 1969-ko martxoaren 19-an Fresnon (Kalifornian) jaiotako kantautore estatubatuarra da.

    Oso ezaguna da “Mad World” kantaren moldaketa bat idatzi ebalako eta hau Donnie Darko pelikulan agertu zalako. Abesti honek Bretaña handian gabonetako kantetan lehen postua lortu eban, 2003 urtean.

    Garyk, bere ibilbidean zehar, hainbat taldetan jo du, adibidez: The Ivory Knights, Our Town Pansies, Woodenfish, Kofi & Heroes eta Heroin.

    Kantautore hau 3 disketxeetan lan egin du:
    Greetings from the Side – A&M Records, 1998
    Trading Snakeoil for Wolftickets – Sanctuary, 2001
    Gary Jules – Down up Down Music, 2006


  • Martxoak 18: John Edmund Andrew Phillips

    Egilea: Mikel Unanue

    john edmundJohn Edmund Andrew Phillips, Parris Islanen jaio zan 1935ko Abuztuaren 30rean eta Los Angelesen hil zan 2001eko Martzoaren 18an.

    John Phillips abeslaria, gitarrista eta konpositore estatubatuarra zan. Papa John ezizenarekin ezagutzen zen The Mamas & Papas taldeko abeslari eta gitarrista zelako.

    Hasieran The Journeymen taldean abesten eban, baina American Folk Music Revivalen, Denny Doherty, Cass Eliot eta Michelle Giliam ezagutu ebazan. Hiru urte beranduago The Mamas & The Papas taldea osatu eben.

    Talde honek 1967an Grammy bat irabazi eban.


  • Martxoak 17: Rudolf Nuréyev

    1938ko martxoak 17an Rudolf Nuréyev, dantzari errusiarra, jaio zan.

    Kritiko askorentzat XX. mendeko dantzaririk onena, 54 urtegaz hil zan, hiesaren ondorioz.


  • Martxoak 16: Tammi Terrell hil zan

    Tammi Terrel, abeslari amerikarra, 1970ko martxoaren 16an hil zan, 25 urte bete barik.

    Soul abeslaria, hamairu urtegaz estreinatu zan bere herriko lehiaketa batean.

    Arrakasta haundia lortu eban Motown diskografikan, eta oso ezagunak dira, gaur egun ere, Marvin Gaye abeslariagaz grabaturiko abestiak.

    1967an garunetako tumorea detektatu eutsen, eta zortzi ebakuntza ondoren hil egin zan. Horren ondorioz, Marvin Gay depresio handi bata dala eta, hiru urte egon zan oholtzetatik agertu barik.