Archivo de la etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
Egilea: Julen Aranburu
John Ray Cash 1932ko otsailaren 26 an jaio zan Arkansasen, eta Tennesseen hil zan , 2003ko irailaren 12an. Country, gospel, eta rock and roll abeslari handienetarikoa izan zen.
Ahots sakoneko musikalari honek kanta oso ospetsuak ditu: I Walk The Line, Folsom Prison Blues, Man in Black…. Abesti honeek tristura islatzen dute, errua, moralitatearen kezka eta barkamena.
90 miloi album saldu zituen bere 50 urteetako lanaldian. Country arloan izen esanguratsua da, baina ospea ez du arlo horretan bakarrik.
1969tik 1971ra bitartean, telebistako programa bat izan zuen, El Show de Johnny Cash. Neil Young, Louis Armstrong, Kenny Rogers edo James Taylor, Ray Charles, Eric Clapton eta Bob Dylan etorri zitzaizkion, hortaz programa interesgarria zela esan daiteke.
(Iturria: Wikipedia)
Enrico Caruso 1873ko otsailaren 25ean Napolesen jaio, eta 1921eko abuztuaren 2an Napolesen ere hil zen tenore italiarra izan zen.
Jende askorentzat, bere denborako munduko abeslari hoberena izateaz gain, historiako tenorerik hoberena izan zen. 1895etik 1920rarte mundu osoan zirrara sortu izan zuen opera-abeslari honek, munduko opera-antzokirik hoberenetan abestuz; euren artean Napoleseko San Carlo antzokia, Tanger-eko Cervantes antzokia, Milaneko “La Scala”, Buenos Aireseko Colon antzokia, Londreseko Covent Garden, eta batez ere New York-eko Metropolitan Opera. Abeslari hau antzoki honetan lehenen abestu zuen tenorea izan zen eta hamazazpi urtez abestu zuen hemen.Carusok 863 aldiz antzeztu zituen hemen 60 opera inguru (gehienak italieraz, baina frantsesez eta ingelesez ere pare bat abestu zituen). Hala eta guztiz ere, edozein motatako 500 abesti inguru zituen, eta gizon honen ahotsa Napoleseko abesti klasikoenetan edota denborako abesti modernoenetan entzun litekeen.
Abestiak grabatzen hasi zen lehenengo abeslaria izan zen eta milioika dolar sakeleratu zituen, 260 grabazio ingururekin. 1902an grabatu zuen Pagliacci operako Vesti la giubba milioi bateko salmentetara lehenengo aldiz heldu zen diska izan zen. 1904ean Luggiero Leoncavalloren Mattinata abestia grabatu zuen, grabatzeko soilik sortu zen historiako lehenengo abestia.
Azkenik, Enrico Caruso 1921eko abuztuaren 2an, abeslari moduan bere momenturik hoberenenan, hil zen pleurako pleuritis gaixotasunaren ondorioz.
(Unai Mugarra)
Egilea: Jonan Juarez
Johann Ambrosius Bach 1645eko otsailaren 24ean jaio zen, eta 1695eko egun berdinean hil zen.
Musikari alemaniarra zen eta Johann Sebastian Bach-en aita izan zen.
Christoph Bach bere aita zen. Erfurten jaio zen eta hainbat musika-tresna jotzen zituen: bioña, biolina, tronpeta,
Maria Elisabetha Lämmerhirtrekin ezkondu zen Kaufmannskirchen, 1668ko apirilaren 1ean, eta berarekin zortzi seme-alaba izan zituen.
Horietatik lau musikari izan ziren baina hiru bakarrik nabarmendu ziren:
Johann Christoph Bach (1671-1721)
Johann Jacob Bach
Johann Sebastian Bach
Ez dakigu konpositorea bazen, bere obrarik ez zaigulako heldu. Hala ere, hemen daukazue bere seme ospetsuenaren lan bat: