Juan Crisóstomo Arriaga Baltzola, konpositore euskalduna, Bilbon jaio zan 1806ko urtarrilaren 27an eta Parisen hil zan 1826ko urtarrilaren 16an.
Bilboko Somera kaleko 12.ean jaio zan eta bertan jaiotze hau gogorarazten duen plaka bat ikus daiteke. Bere aitak, Juan Simón de Arriagak, erakutsi eutson hasiera batean musika. Bere talentua ikusirik, Faustino Sanz garaiko biolinista ezagunaren ikaslea bihurtu zan. Hamaika urterekin konposatzen hasi zan eta Bilboko musika elkarteetan jotzen hasi zan. Hamabost urte ebazala Pariseko “École Royal de Musique et Declamationen” kontserbatorioan hasi zan, biolina Pierre Baillot-ekin, harmonia François-Joseph Fétis-ekin eta kontrapuntua Luigi Cherubinirekin ikasiz.
Kontserbatorioan 4 urte eman zituen, eta bertan gordetzen dira Arriagaren kalifikazio eta haren lananen inguruko iruzkinak.
Arriagaren konposizio ospetsu bat “Los Esclavos Felices” da, 13 urterekin konposatutakoa. Hogei urte bete baino egun batzuk lehenago, 1826ko urtarrilaren 16an, hil zan Juan Crisóstomo de Arriaga, dirudienez birikietako gaitz batek jota. 1977. urtetik aurrera Parisko Saint Honoré kaleko 314.eko atetzarraren ateburuan heriotza hori gogorarazten dauan oroigarri bat dago.Horrez gain, bere omenez Bilbon eraikitako antzokiari Arriaga izena jarri eutsen eta monumentu bat ere altxatu eben. Hil ostean askok konparatu eben Mozart-ekin, 50 urte beranduago egun bardinean jaio zalako, umetarik konposatu ebalako eta izen bardinekoak zirelako: Juan Crisóstomo.
Patricio Sardelli 1986ko otsailak 26an jaio zan Argentinan.
Airbag taldeko bokalista eta kantautorea da. Patricio bere bi anaiekin batera hazi zen: Gaston eta Guido, bere amagaz, Alicia Beatriz, eta aitagaz Gaston Sardelli.
Patriciok tango abesten ikasi eban bere amumaren eskutik, musika munduan bere lehen urratsak emonez.
Bere taldea hasieran “Los nietos de chuck” deitzen zan eta tabernetan, pub-etan eta horrelako lekuetan jotzen zuten.
Lau diska argitaratu dituzte dagoeneko, Airbag, Blanco y negro, Una hora a Tokyo eta Voragine.
Patriciok gitarra eta teklatuak jotzen ditu, eta rock, hard-rock eta pop-rock generoak lantzen ditu bere taldeagaz.
Alicia Keys, Alicia J. Augello-Cook jaiotzez, Manhattanen( Ameriketako Estatu Batuak) 1981eko urtarrilaren 25ean jaiotako abeslari eta aktore estatubatuarra da. Bere ibilbidean zehar 30 millioi diska saldu dauz eta 14 Grammyeta17 Billaboard sari irabazi dauz, besteak beste. ” In A Minor” izeneko albumagaz 5 grammy irabazi ebazan gau berberan.
Clive Davis-ek eman eban Alicia ezagutzera, arinago Whitney Houston-egaz berdina eginez.
Bere bizitzan zehar estudioko 5 diska egin ditu: Songs in A Minor (2001), The Diary of Alicia Keys (2003), As I Am (2007), The Element of Freedom (2009) eta Girl On Fire (2012).
Hainbat abeslarekin egin du lan, adibidez: Christina Aguilera, Usher, Alejandro Sanz eta abar…
Carlo Broschi, abeslari castrato italiarra, Farinelli legez ezaguna, Apulian jaio zan 1705eko urtarrilaren 24ean, eta Bolonian hil zan 1782ko irailaren 16an.
XVIII. mendeko castrato ospatsuenetarikoa da, 3’4 zortziduneko hedaduraz.
Umea zala kastra eben, bere soprano ahotsa ez galtzeko, baina beste teoria batek diño zaldi istripu bategaitik izan zala. Hala ere, sasoi hartan nahiko arrunta zan haurraren familiak erabagi hori hartzea, familia txiroak batez ere, umearen ahots gaitasunak ikusirik eta etorkizun bikaina iragarriz.
Carlok kontserbatorioan ikasi eban, eta bere mezenas ziran Farinatarren oroimenez, Farinelli ezizena aukeratu eban.
Arrakasta handia lortu eban Europan zehar, operatan emakumezko paperak interpretatuz, bere soprano ahots paregabeagaz.
Espainian ere lorpen handiak eskuratu ebazan, Felipe V.aren gortean batez ere.
Abestuz gain, Farinellik teklatuzko tresnak eta viola d’amore jotzen ebazan, baita abestiak konposatu ere, testua eta musika idatziz.
Richard Berry, rock and roll abeslari eta konpositore afroamerikarra, 1935ko apirilaren 11ean jaio zen Nueva Orleansen, eta 1993ko urtarrilaren 23an hil zan Inglewooden.
Los Angelesen hasi zen abesten Devonairs eta Flairs taldeetan. Gero berak bakarrik jarraitu eban bere ibilbidea.
Baina Richard ez da famatua abeslaria izateagaitik, konpositorea izateagaitik baizik. Richardek Rene touze, Havana Moon… kantak sortu ditu. Baina bere kantarik famatuena Louie Louie da. Kanta hau famatua egin zen The Kingsmen taldeak jo zuenean. Kanta hau 1.000 aldiz baino gehiagotan grabatu da. Baina kantaren letragaitik abestia debekatu zuten.
Eduplaneta Musical utiliza cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia de navegación, realizar tareas de analítica y mostrar publicidad acorde a sus intereses. Si continúa navegando, entendemos que acepta nuestra Política de Cookies.AceptoReject
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.