Urtarrilak 5: Antonio Lotti

lottiAntonio Lotti, barroko amaierako konpositore italiarra, Venezian jaio zan 1667an, eta 1740ko urtarrilaren 5ean hil zan.

Veneziako San Markos basilikan ikasi eban, abeslari moduan lehenengo eta bigarren organistaren laguntzaile bezala geroago.

1704an bigarren organista izendatu eben, eta 1736an kapera maisu lanetan hasi zan, postu horretan hil arte iraunduz.

Sasoi hartako soprano ospetsu bategaz ezkondu zan, Santa Stella izenekoa.

Musika molde ezbardinak landu eta konposatu ebazan, mezak, kantatak, madrigalak, operak eta musika instrumentala, besteak beste. Obra koral sakro gehienak a capella idatzi ebazan.

Bere lana musika barroko eta klasikoaren arteko zubitzat hartzen da.


Urtarrilak 4: Giovanni Battista Pergolesi

pergolesiGiovanni Battista Pergolesi, Barroko sasoiko konpositore, biolinjole eta organista italiarra, 1710eko urtarrilaren 4ean jaio zan, eta 1736ko martxoaren 16an hil zan, hogeita sei urtegaz.

Napoleseko gorte inguruan eman ebazan bere bizitzako urte gehienak, aristokraten zerbitzuan.

Opera italiarren konpositore moduan ospe handia lortu eban, Italian eta atzerrian ere, Napoleseko eskolan eragin handikoa izanik.

Pergolesiren obrarik arrakastatsuena “La serva padrona” da, 45 minutu irauten dauan atal biko opera bufa.

Kontzertuak, sonatak eta musika sakroa ere idatzi eban, “Stabat Mater” ezegunena izanik.


Urtarrilak 3: John Paul Jones

john paul jonesJohn Paul Jones, musikari britaniarra, 1946ko urtarrilaren 3an jaio zan Sidcup izeneko herrian.

Led Zeppelin talde famatuko kidea izan da 1968. urtetik.

1960an bere aitaren dantza taldean parte hartu eban, eta urte bete beranduago bere banda sortu eban.

Rock, Hard rock eta Heavy metala lantzen dauz.

Hainbat taldeetan zuzendari, moldatzaile, pianojole eta baxujole moduan aritu zan: Outlaws, The Supremes, Rolling Stones, Donovan, besteak beste.

Rockaren historian, eragin handiko baxutzat hartzen da, pianoan eta teklatuetan ere gaitasun handiak erakutsiz.


Urtarrilak 2: Julian Gayarre

gayarreJulian Gayarre, tenore nafarra, Ronkalen jaio zan 1844ko urtarrilaren 9an, eta Madrilen hil zan 1890eko urtarrilaren 2an.

Hamahiru urtegaz, oinarrizko ikasketak maitu ondoren, artzain bezala hasi zan lanean.

Hamabostegaz, bere aitak Iruñako denda batera saltzaile moduan bialdu eban. Denda aurretik banda musika bat pasa zanean, Julianek bere postua utzi eta bandaren atzean joan zan. Lanetik kanpora bota eben eta Ronkalera itzuli zan barriro.

Hamazortzi urtegaz Iruñara joan zan barriro, errementari moduan.

Bere laneko kide batek, Julian lanean abesten entzun ondoren, Orfeón Pamplonés-era sartzeko animatu eban, eta orduko zuzendariak, Joaquín Maya, lehen tenorralez onartu eban.

Hilarión Eslavagaz solfeoa ikasi eban, eta honen bitartez Madrilgo kontserbatoriora heldu zan, bakerio moduan, 1868an kantuko bigarren saria irabaziaz.

Nafarroako foru aldundiko beka bategaz Milanera joan zan, eta sekulako arrakasta lortu eban, bere ibildea hortik aurrera goruntz joalarik.

1976ko urtarrilaren 2an benetako ospea lortu eban, Milaneko La Scala antzokian, Donizettiren La Favorita opera abestu ondoren.

Erroman, Bolonian, Moskun, Vienan, Londresen, Buenos Airesen, Austrian, Alemanian, eta hainbat tokitan abestu eban, ama handia eskuratuz.

Berrogeita sei urtegaz hil zan, laringeko minbizi baten ondorioz. XIX. amaierako tenorerik onenetarikotzat hartzen da. 1902an Gayarre antzokia inauguratu zan Iruñean.


Abenduak 30: Patti Smith

patti smithPatti Smith, abeslari eta olerkari estatubatuarra, Chicagon jaio zan 1946ko abenduaren 30ean.

1975ean Horses albumarekin lortu eban arrakasta, punk mugimendu sasoian.

“Punkaren amabitxia” lez ezagutua, punk musikan ikuspegi feminista eta intelektuala sartu eban, rock munduan eragin handiko artista bihurturik.

Bere kantarik ezagunena Bruce Springsteenegaz idatzitako “Because the night” da, 1978an Billboard zerrendako 13. postua lortuz eta beste artista batzuk bertsionaturik: Bruce Springsteenek berak, R.E.M. taldeak eta U2 taldeak.

Hainbat poesia liburu idatzi dauz.

2007tik “Rock and Roll Hall of Fame”-n dago eta 2011ean “Musika polar saria” lortu eban ( musikako nobela).