Pau Casals, XX. mendeko musikari espainiar gailenetarikoa, Vendrellen (Tarragona) jaio zan 1876ko abenduaren 29an, eta Puerto Rikon hil zan 1973ko urriaren 22an.
Garai guztietako bilontxelistarik onenetarikotzat hartzen da.
Orkestra zuzendari aparta eta konpositore bikaina, osotasun handiko artista dogu.
Bakea, demokrazia, askatasuna eta giza eskubideen defendatzaile amorratua izan zalako ONUko Bakearen Domina lortu eban eta Bakearen Nobelerako izendatua izan zan.
Bere ibildean hainbat sari eta hainbat erakundeen esker onak irabazi ebazan.
Richard Clayderman, pianojole frantziarra, Parisen jaio zan 1953ko abenduaren 28an.
Mundu guztian oso ezaguna da, 70 miloi diska baino gehiago saldurik eta 600 kontzertutik gora eskeiniaz.
Umea zala bere aitagaz hasi zan pianoa ikasten, eta hamabi urtegaz Parisko kontserbatorioan sartu zan.
1976. urtean, Disques Delphine disketxeak kontratatu eban balada batzuk grabatzeko. Sasoi honetakoa da Ballade pour Adeline, Paul de Senneville bere kideak konposaturikoa, eta arrakasta itzela lortu ebana mundu mailan.
1500 obra baino gehiago grabatu dauz, bakarlari moduan baita orkestra laguntzaz.
Joan Manuel Serrat, kantautore kataluniarra, Bartzelonan jaio zan 1943ko abenduaren 27an.
Artista arrakastatsua, bere abestiak katalanez nahiz gazteleraz konposatu dauz.
Bere lanak hainbat olerkarien eragina izan dau: Miguel Hernandez, Antonio Machado, Rafael Alberti, Federico Garcia Lorca, Pablo Neruda, besteak beste.
Doinuaren aldetik Kataluniako folklorea, Espainiako kopla, tangoa, boleroa eta Latinoamerikako musika herrikoia izan dira abiapuntu hainbat abestietan.
1968an Eurobisiora joateko aukeratu eben La, la, la abestiagaz, baina Serratek katalanez abestu nahi eban, eta azkenean Massielek gazteleraz interpretatu eban.
Hainbat sari eta onarpen lortu dauz bere ibildean zehar.
Serraten abesti ospetsuen artean hurrengoak aipatu daikeguz: Mediterraneo, Lucia, Penelope, Caminante no hay camino, Tu nombre me sabe a hierba, Hoy puede ser un gran dia,…
Peter Cornelius, konpositore alemaniarra, Maguncian jaio zan 1824ko abenduaren 24ean, eta Maguncian hil zan 1874ko urriaren 26an.
Biolina jotzen eban eta gaztetarik liederrak konposatzen ebazan.
1841. urtean hasi zan konposizioa ikasten. Berlinen bizi zan sasoi batean, bere osaba Peter von Cornelius margolariagaz, eta hainbat pertsonai famatu ezagutu ebazan, Grim anaiak eta Mendelssohn, esaterako.
Lehenengo lan garrantzitsuak Weimar-en konposatu ebazan, eta gero Vienara joan zan bost urte bizitzera. Vienan Richard Wagner ezagutu eban, eta honen eraginez Munichera joan zan. Bertan ezkondu zan eta lau semealaba euki ebazan.
Eduplaneta Musical utiliza cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia de navegación, realizar tareas de analítica y mostrar publicidad acorde a sus intereses. Si continúa navegando, entendemos que acepta nuestra Política de Cookies.AceptoReject
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.