Archivo de la etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
Hector Berlioz, erromantizismo sasoiko konpositore frantziarra, La Côte-Saint-André-n jaio zan 1803ko abenduaren 11ean, eta Parisen hil zan 1869ko martiaren 8an.
Bere lanik ezagunena Sinfonia fantastica da, 1830. urtean estreinatua, eta bere musikaren eragina apartekoa da.
Pariseko kontserbatorioan konposizioa eta opera ikasi ebazan. Berezko erromantikoa zan, eta sentimendu honetako artistekaz erlazionatu zan: Alejandro Dumas,Victor Hugo, Honoré de Balzac,…
Literaturak izugarrizko eragina euki eban Berliozengan, bere lanetan nabaritzen dan bezala.
Bere bizitzan, orkestra zuzendari moduan arrakasta gehiago lortu eban, konpositore bezala baino.
Berlioz Montmartre-ko hilerrian dago hilobiratuta, bere emazte biekaz.
Giulio Caccini, konpositore, abeslari eta instrumentista italiarra, Tivolin jaio zan 1550.ean inguru, eta Florenzian hil zan 1618ko abenduaren 10ean.
Klabea, lauta, harpa, biola eta zitara jotzen ebazan. Florenzian igaro ebazan hainbat urte, Medici familiaren zerbitzuan.
Giulio Romano bezala ere ezagutzen zan.
Erroman ikasi eban eta abeslari moduan entzute handia lortu eban. 1560. urtean, Cosme I Medici Cacciniren gaitasunekaz harritu zan eta Florenziara eroan eban, ikasketak jarraitzera. 1579an Medici gortean abesten eban. Tenorea zan eta biolaren laguntzaz abesten eban. Camerata florentina taldeko kidea izan zan.
Abesteko era barri bat asmatu eban, “recitativo” izenekoa, monodikoa, espresibitatea eta sinpletasuna nabarmentzen ebana.
Hemen dozue Caccinik konposatutako “Ave Maria”, Sumi Jo soprano ospetsuak abestuta.
Joaquin Turina, konpositore espainiarra, Sevillan jaio zan 1882ko abenduaren 9an, eta Madrilen hil zan 1949ko urtarrilaren 14ean.
Txikitarik hasi zan musika ikasten eta lehen piano ekitaldia 1897an eskeini eban. 1905. urtean Parisera joan zan, piano ikasketak sakontzera.
Munduko lehen gerra hasi zanean Madrilera joan zan bizitzera, musiko gisa hainbat arrakasta lortuz.
Turina pianojole profesionala, konpositorea, orkestra zuzendaria, konposizio irakaslea, kritiko musikala, pedagogoa, hizlaria, idazlea,…izan zan.
Hainbat obra konposatu ebazan, genero ezbardinak landuz: zarzuela, okestrarako musika, pianorako, kitarrarako, abesteko,…
Jim Morrison, idazle, poeta eta abeslari estatubatuarra, Melbournen jaio zan 1943ko abenduaren 8an, eta Parisen hil zan 1971ko uztailaren 3an, hogeita zortzi urtegaz.
The Doors taldeko abeslaria izan zan.
Txikitatik hasi zan poesia idazten eta, horietako lan batzuk, abesti izan ziran etorkizunean. 19 urte ebazalarik, Floridako unibertsitatean ikasi eban eta gero zine ikasketak egin ebazan Los Angeleseko UCLA-n.
Koefiziente intelektual handikoa (149) eta irakurle amorratua, Nietzsche, Huxley, Kerouac, Baudelaire edo Rimbaud-en obratan murgildu zan.
Bere etxeko baineran hilda aurkitu eben eta ez zan autopsiarik egin.