Abenduak 2: Osvaldo Pedro Pugliese

Egilea: Maitane Oar

osvaldo puglieseOsvaldo Pedro Pugliese Buenos Airesen jaio zen 1905eko abenduaren 2an, eta 1995eko uztailaren 25ean hil zen.
Pianojole eta konpositore argentinarra zen, eta tango generoa lantzen eban.

Porteño de Villa Crespo auzoan jaio zen, musikari familia batean,  baia ez beralako azkarrak.

Bere aita Adolfo Pugliesek flauta joten eban bere auzoko taldeetan, eta beragza hasi zan musika ikasten.
Biolin bat erosi eutson eta kontserbatoriora bialdu eban ikastera. Baina hemen, betirako gogokoena izango zan musika tresna ezagutu eban, pianoa, eta beronegaz lortu eban arrakasta.


Abenduak 1: John Densmore

Egilea: Adiran Lazaro

john densmoreJohn Densmore 1994ko abenduaren 1ean jaio zan, Santa Monican, California.

The Doors taldeko baterijolea izan zan, 1965tik 1973ra.

John Densmorrek, 80. hamarkadan utzi zuen rock-a alde batera eta dance estiloa lantzen hasi zen. Bira bat ere egin zuen, Estatu Batuetatik.

John Densmore, bateri munduan bereziki nabarmendu zen hainbat erritmo menperatzeagatik.

1988an, Bebop eta Band Dreams-en parte hartu zuen.

1998an “Rock&Roll-eko Salon de la Fama”-n sartu zan.

2007an, bere bakarlari lehen lana kaleratu zuen, Tribaljazz izenekoa.


Azaroak 30: Roger Glover

Egilea: Josu Jorrin

Roger Glover, baxujole, teklista eta konpositore galesa, 1945 azaroaren 30ean jaio zen Breconen.

10 urterekin Roger Londresera bizitzera joan zan eta bertan Rock and rollegaz interesatzen hasi zan eta gitarra jotzen hasi zan.

Institutoan bere lehen taldea sortu zuen bere lagunekin, Madisons izenekoa.

Baina Roger oso famatua da Deep Purple hard-rock taldeko kidea dalako. Talde honegaz arrakasta handiko diskak kaleratu ditu.

Bakarlari moduan ere aritu da, dagoeneko sei diska editatuz.


Azaroak 29: Ronnie Montrose

Egilea: Saioa Ibargüengoitia

Ronnie Montrose, 1947ko azaroaren 29an jaio zan, eta 2012ko martxoaren 3an hil zan.

Hau, gitarrajole estatubatuarra zan.  1973an Montrose izeneko taldea sortu zuen. Bi diska atara zituen: Montrose eta Paper money.

Hortik aurrera, bakarlari moduan aritu zen.

2004an hasierako taldea batu zen, Sammy Hagar-ren kontzertuetan parte hartzeko.

Ronnie,  5 urteko minbizia zela eta aurtongo martxoan hil zan.


Azaroak 28: Jean-Baptiste Lully

Egilea: Matxalen Goienetxea

Jean-Baptiste Lully, italiar jatorrizko konpositore frantseza izan zan. 1632ko azaroaren 28an Florenzian jaioa.

Bere benetako izena, Giovanni Battista Lulli izan zan. 11urte zituela Frantziara joan zan.
20 urterekin Luis XVI. gortean biolinjole eta ballet dantzari modura sartu zan.

1661. urtean Madeleine Lambert-ekin ezkondu zan.

1662an errege familiko orkestra zuzendari izendatu eben.

Obra  batzuk:
• Ballet Royal d’Alcidiane 1658
• Les Amours Déguisés, 1664
• La Naissance de Vénus, 1665
• Les Muses, 1666