Archivo de la etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
Egilea: Ainhoa Renteria
Naím Thomas, abeslari eta aktore katalana, Premiá de Mar-en jaio zan 1980ko urriaren 16an.
Aktore moduan MissionTop secret telesailean hasi zan, 1991. urtean.
Operación Triunfo abeslari lehiaketako lehen edizioan parte hartu zuen, 2001ean hain zuzen ere.
Irabazi ez arren bere lehenengo diskoa kaleratu eban” No tengo prisas” izenez. Albumaren barruan bere single Cruel to be kind agertzen da, 2002ko udan arrakasta handia lortuz eta abuztuaren 24an 40 nagusiaren zerrendan lehenengo postua lortuz.
2003an bere bigarren lana argitaratu zen, “Con sólo una palabra” izenekoa, berak konposatutako hiru abestiekin.
Hainbat antzerki eta musikaletan parte hartu dau, azkena “40 el musical” izanez.
Egilea: Borja Pérez
Jaci Velasquez 1979-ko urriak 15-ean jaio zen kantari estatubatuarra da. Grammyra eta Grammy Latinoetara nominatua, Dove Award-a irabazi eban.
Pop latino eta espainola abesten eta konposatzen du. 5 milioi diska baino gehiago saldu ditu .
Aldizkarietako 50 azal baino gehiagotan agertu da, euren artean Latina Style, CCM Magazine, Estylo, Latingirl, Latina, People eta People espainieraz.
Pepsi, Doritos, Target, Frizz-Ease, eta Helzberg Diamonds-en irudia izan da.
Beran disken artean: Heavenly Place (1996) eta Buenas Noches Mi Sol (2012)
Egilea: Ibon Monasterio
Sir Cliff Richard, jaiotzez Harry Rodger Webb (1940ko urriaren 14a, Lucknow, India) britainiar pop abeslari, musikari, aktore, ekoizle eta filantropo bat da. Erresuma Batuko musikari eta artista ospetsuenen artean kokatzen da.
The Shadows taldearekin batera rock and roll musika joz hasi zen. 1958an Erresuma Batuan konposatu zen lehenbiziko rock and roll abestia zen “Move It” abestiarekin sekulako arrakasta lortu zuen. Erresuma Batuko rock and roll musikan nagusi izan zen, 1960ko hamarkadan The Beatles musika talde ospetsua agertu zen arte.
Ondoren kristautasunera bilakatu eta bere musika leundu egin zen, pop irudi komertzialako bat beraganatu zuelarik, gospel musikan ere barneratu zen.
(iturburua: Wikipedia)