Archivo de la etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
Egilea: Gorka Lapsa
Anton Bruckner Austrian jaio zan 1824ko irailaren 8an, eta Vienan hil zan 1896ko urriaren 11ean.
Anton Bruckner, herri txiki baten bizitzen zen, Ansfelden izenekoa.
Ikasketak amaitu ondoren bere lehenengoko lana egin eban: Meza Re minorrean.
Konpositorea eta organojolea zan.
Wagnerren obra sakonki ikertu eban, hirugarren sinfonia berari dedikatuz.
Obra sinfonikak eta erlijiosoak idatzi ebazan, besteak beste.
Hegoamerikatik bere obra ez da hain ezaguna, baina Europan sasoi guztietako konpositore onenetarikotzat hartzen da, herri germaniarretan batez be.
Egilea: Irati Isasi
1940ko urriak 9an John Lennon jaio zan Liverpool-en, Erresuma Batuan.
Musiko bat zan, abeslari, konpositore eta guitarrajole bat.
Beatles musika taldeko kidea izan zen. Beatles taldea osatu baiño lehenago, beste talde batzuetan aritu zen, The Quarretes, Johnny & The hoddogs eta John & The sitxerr Beetles.
Rock-eko ordezkaezin ikono bat izan zen, horrez gainera bakearen sinbolo izan zen.
1980ko abenduaren 8an, Yoko-rekin kantu batzuk grabatzea bukatu ebanean, jarraitzaile ero batek erail zuen New Yorken, Mark David Chapman-ek, hain zuzen ere.
Emil von Sauer, konpositorea, pianojolea, partitura editorea eta piano irakasle alemaniarra, Hamburgon jaio zan 1862ko urriaren 8an, eta Vienan hil zan 1942ko apirilaren 27an.
Bere sasoiko pianojolerik nabarmenetarikoa dogu.
1879an Moskuko kontserbatorioan hasi zan ikasten, Rubinstein maisuagaz. 1884an Listz-en eskutik ikasi eban, bere bizian eta lanean eragin handikoa izanez.
Askorentzat pianista birtuosoa izan da, eta Litsz-en benetako oinordekoa.
Pianorako hainbat obra idatzi ebazan: sonatak, kontzertuak, estudioak, lieder,…
Thom Yorke, musikari ingelesa, Wellingborough-en jaio zan 1968ko urriaren 7an.
Radiohead talde ospetsuko abeslaria da.
Gitarra elektrikoa eta akustikoa, baxua, pianoa eta bateria jotzen dauz.
Bere lehen gitarrea zazpi urtegaz lortu eban, konpositore goiztiarra izanez. Hamar urtegaz musika talde batera batu zan lehenengo aldiz.
Abingdon eskola pribatuan ikasi eban, eta hemen sortu eban bere lehen taldea, On a friday.
Unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, taldea barriro batu zan, oraingutan izen barri bategaz, Radiohead.
Radiohead munduko talde ospetsuenetarikoan bihurtu zan, hainbat herrialdeetan zerrendetako lehen postuak lortuz.
Bakarlari moduan The Eraser albuma kaleratu eban, 2006an.
Radiohead utzi barik, 2009an beste talde bat eratu eban, Atoms izenekoa.