Etiqueta: SARRERAK

  • Ekainak 8: Tomaso Albinoni

    Egilea: Ane Tuñez

    AlbinoniTomaso Albinoni, Venezian jaio zen 1671ko ekainaren 8an, beraz barroko aroko musikagilea izan zen.

    1705ean eskondu zen. Ez zuen elizan edo kortean lan egiteko premiarik, eta horrek bere garaiko desberdinena egin zuen.

    1722an  Maximiliano II Manuel de Bavierak bere kontzertuetako 2 opera zuzentzea eskaini zion Munichen.

    Nahiz eta bere sasoian opera konpositore famatua izan, gaur egun bere musika instrumentalagatik da ezaguna.


  • Ekainak 7: Eric Kretz

    Egilea: Mikel Romon

    eric kretzEric Kretz 1966-ko ekainak 7 an jaio zan.

    Musikari estatubatuarra,  Stone Temple Pilots taldeko kidea izan zan, baita Talk Show eta Spiralarmas-ekoa ere.

    Ez eban parte hartu taldeko abesti askoren konposizioetan, ospetsuenak Plush eta Trippin’ on a Hole in a Paper Heart izanik.

    Gaur egun, Los Angelesen dagozan “Bomb Shelter” estudioetako jabea da.


  • Ekainak 6: Aram Jachaturián

    Egilea: Eider Renteria

    khachaturianAram 1903-ko ekainaren 6-an jaio zan Georgian eta 1978-ko maiatzaren 1-ean hil zan Moskun.
    Bera armeniar musikagile eta pedagogoa izan zen. Moskuko Guessin Musika Eskolan egin zituen ikasketak eta gero konposizio-irakasle izan zen urte batzuetan. 1950-ean orkestra zuzendaritzan aritu zen Errusian.
    Honeek dira berak irabazitako sari garrantzitsuenetariko batzuk: “Stalin saria”, “URSSeko Estanbul saria”, “Lenin saria”……

  • Ekainak 2: Matt Garrison

    Egilea: Melissa Nistor

    matt_garrisonMatthew Garrison, 1970eko ekainaren 2an New York-en jaiotako gaur eguneko baxu jolea da.

    Jazz eta fusioa jotzen dauz eta 1998. urtean  “Garrison Jazz Productions” sortu zuen.


  • Ekainak 1: Alanis Morissette

    Egilea: Maialen Gorordo

    alanis morissetteAlanis Nadine Morissette 1974ko ekainaren 1ean jaio zen Ottawwan.

    Abeslari, gitarra-jole eta antzezlea da. Dagoeneko 16 sari Juno eta 7 Grammy irabazita ditu, bi “Golden Globe” sarietarako izendatua egon da eta baita be Oscar baterako.

    Sopranoa da eta “Jagged Little Pill” deitutako bere hirugarren albumari esker, historiako salmenta gehiendun abeslari moduan kokatu da. Album horren 33 milioi kopia inguru saldu dira mundu guztian zehar, oso arrakastatsua izanez.

    2002an NBEk emondako “Tolerantzia orokorrak” saria jaso zuen bere tolerantzia sustapenean lan handia burutzeagatik.

    50 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osotik.