Archivo de la etiqueta: SARRERAK
Nuno Bettencourt, gitarrajole portugaldarra, 1966ko irailaren 20an jaio zan.
Extreme taldeko kidea izan da eta arrakasta handia lortu eban “More than words”, “Hole hearted” eta “Rest in peace” abestiekaz.
Hard rock, Funk metal, Heavy metal, Glam metal eta Alternative rock estiloak lantzen dauz.
Gitarrajoleaz gain abeslaria da, eta bateria, baxua, teklatuak, pianoa, eta organoa jotzen dauz.
Gitarra jotzerakoan Eddie Van Halen eta Brian May-en eragina igartzen da.
1995. urtean Extreme utzi eban eta bere ibilbidea bakarlari moduan hasi eban.
“Candle in the wind” abestiaren 100.000 kopi saldu ziran Espainian 1997ko irailaren 19an.
Abesti orijinala 1973. urtean sortu zan, Marilyn Monroe artistaren oroimenez, Elton Johnen musikagaz eta Bernie Taupinen hitzakaz.
1997. urtean Elton Johnek bertsio barria abestu eban, Galeseko Diana printzesaren hileta- elizkizunean.
Single bezala kaleratu zan, abesti orijinalak baino arrakasta handiagoa lortuz.
Hainbat herrialdetan lehen postura heldu zan eta 37 miloi kopi saldu ziran mundu guztian, inoiz gehien salduriko single-a izanik.
DBH4ko tailerran, dispositibo mugikorrak erabilten hasiko gara musika egiteko.
Horretarako aplikazio honeek deskargatuko doguz:
ANDROID
DRUMSKIT, MY PIANO, MY UKULELE, MY GUITAR, MY BASS, REAL GUITAR.
IPAD
PIANO VIRTUAL, FUNKY DRUMMER, GUITAR, SOUNDPRISM, SONGSYNTH
Kurtso barria gogoz eta erritmo onagaz hasteko, abesti barri bat ikasiko dogu: RASTA STAR.
Mª Jesús Caminoren “Clase de música 2.0″ blog barritik hartu dot, eta ziur nago zuon gustokoa izango dala.
Wix honetan ikasteko hiru era ezbardin daukazuez:
-
Partitura eta basea
-
Partitura interaktiboa
-
Bideoaren bidez (DonLu maisuak eskeinita)