Hector Berlioz, 1803ko abenduaren 11an jaio zan eta 1869ko martxoaren 8an hil zan.
Erromantizismo sasoiko musikalari frantziarra zen, oso famatua. Bere lanik ezagunena Sinfonia fantastikoa da, 1830 urtean estreinatuta.
Bere aita mediku ateoa zen, eta bere semea medikua izatea gura eban, horregaitik Parisera bidali eban medikuntza ikastera. Baina Hectorrek ez eban gura medikuntza ikasi eta alde batera utzi eban.
Pariseko kontserbatorioan konposizioa eta opera ikasi eban. Erroman bi urte opera ikasi eta gero, Parisera itzuli zen.
Beethovenek eragin handia izan zuen Hectorren lanetan, Frantzian garai horretan ezezaguna izan arren.
Manuel María Ponce Cuéllar (Fresnillo, Zacatecas, 1882-12-08 – Mexiko Hiria, 1948-04-24) Mexikoko musikagilea izan zen.
Mexikon, Berlinen eta Bolonian egin zituen musika-ikasketak. Mexiko hiriko Kontserbatorio Nazionaleko irakaslea izan zen (1909-1915 eta 1917-1922), eta 1934-1935 urteetan, kontserbatorio horretako zuzendari.
Mexikar kutsuko erritmoz eta harmoniaz betetako musika-lanak idatzi zituen: pianorako kontzertu bat, eta Estrellita eta La pajarera kantuak, adibidez.
Orazio Vecchi 1550-eko abenduak 6- an Italian jaio eta 1605-eko otsailaren 19-an hil zan konpositore bat da.
Gizon italiar honek Claudio Merulo eta Giovanni Gabrieli izeneko beste konpositore eta musikoekin kolaboratu zuen bere bizitzan zehar. Beraiekin, Dukearen ezkontzarako sestina bat konposatu zuen.
1581 eta 1584. urte bitartean kapera maisu moduan aritu zen, Saló-ko katedralean. Beranduago Reggio Emilia-ko katedraleko koru maisua izan zen.
Venezian egon zan bitartean hainbat obra musikal ezberdin konpositu zituen.
d’Este dukeak Orazio kontratatu eban 1598. urtean, bere gorteko maisua izateko.
7 urte geroago hil egin zen, d’Este dukearen gortean.
Francesco Geminiani, 1687ko abenduaren 5e an, Luccan, Italian jaio zan, eta 1762ko irailaren 17an Dublinen, Irlanda, hil zan.
Bera, musikari eta biolinista italiarra izan zan. XVIII. mendeko musikalarik bikainenetarikoa izan zan.
Arrakasta handia euki eban Parisen, Londresen eta Dublinen. Corelli eta A. Scarlattiren maisua izan zen. Horrez gain biolinaren teknika berri batzuk finkatu ebazan.
Franz Josef Degenhardt (Alemanian jaio zan, 1931ko abenduaren 3an, eta Alemanian bertan hil, 2011ko azaroaren 14an) alemaniar idazle eta musikagile izan zan.
1971. urtera arte Alemaniako Alderdi Sozialistako kide izan zen, eta 1978an Alderdi komunistako kide egin zen. Gero Quickbornera joan zen bizitzera, Hanburgotik gertu, eta literaturan buru-belarri murgildu zan.
Lehen diskoen bidez, burgesiaren aurkako balada abeslari gisa ezagutarazi zuen bere burua. 1986an eta 1988an Hego-mendebaldeko Irratiko abeslari onenaren saria jaso zuen.
Eduplaneta Musical utiliza cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia de navegación, realizar tareas de analítica y mostrar publicidad acorde a sus intereses. Si continúa navegando, entendemos que acepta nuestra Política de Cookies.AceptoReject
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.