Azaroak 15: Anni-Frid Lyngstad

Egilea: Eider Renteria

AnniFridAnni-Frid Lyngstad 1945eko azaroaren 15ean jaio zan Norbegian.

Disney-ko disko baten parte hartu zuen, Edurnezuri eta zazpi ipotxen ipuineko abesti bat interpretatuz.

Bere lehen albuma 1971an grabatu zuen.

Abeslari suediar honek, nahiz eta bakarlari moduan hainbat diska kaleratu, ABBA talde ezagunagaz lortu zuen benetako arrakasta.

Frida bezala ezagutua, Suediako noblezian sartu zan, printze bategaz ezkondu ondoren.

 


Azaroak 14: Edyta Górniak

Egilea: Jon Pino

edytaEdyta Górniak (Ziębice, 1972ko azaroak 14), abeslaria poloniarra da eta gainera ezaguna.

”Musical metro” telebista programaren bidez hasi zen bere ibilbide artistikoa.

Lau urte geroago, Baltico-ko jaialdian parte hartu eban eta hirugarren postuan gelditu zan.

1994ean,  Eurovisionera aurkeztu zen lehenengoko poloniarra izan zen. Hortxe bertan bigarren postuan geratu zen, “To Nie Ja” baladarekin.

Gero, 2001ean, TVE-k sari bat emon eutson,90 hamarkadako  Eurovisioneko ahots politenari.

 


Azaroak 12: Judith Holofernes

Egilea: Beñat Ollo

HolofernesJudith Holfelder von der Tann Holofernes, 1976koazaroaren 12an Berlinen jaiotako kantautore eta kitarrista bat da.

Bere lehenengo esperientziak musikaren munduan kale abeslari bezala izan ziren Friburgo-n.Geroago kantautoralez, bere ibilbidean, ez zuen arrakasta handirik eduki, komertzial begi bistatik.

Holofernes-ek abestu, kitarra jo eta Wir sind HeldeN pop-rock taldeko abestien hitzak idazten ditu.

Bere izen artistikoak Holofernes aluditzen du, koronel izaniko gizon bat.

2006ko ekaineko 17tik Holofernes Pola Roy-rekin dago ezkonduta, Wir sind Helden-eko bateria jotzailea.2006-ko abenduan seme bat euki zuten, Friedrich.


Azaroak 11: Ernest Ansermet

Egilea: Melissa Nistor

Ansermet-Ernest-3Ernest Ansermet Alexandre, 1883ko azaroaren ean Vevey-en jaio eta 1969ko otsailaren 20an Ginebran hil zan orkestra zuzendari suitzarra zan.
 Hasieran matematikako irakaslea izan zan, Lausanao unibertsitatean.
Montreux-eko kasinoan hasi zan pianoa jotzen.
1918ean bere orkestra propioa sortu eban, musika klasikoa zein modernoa interpretatuz.
 1954eko maiatzean, Ansermetek bere orkestrarekin Tchaikovsky-ren Kraskagailua lana grabatu eban estereoan lehenengo bidar.
Jazz-a sartu eban bere orkestraren interpretazioetan, eta arrakasta nabarmena lortu eban nazioarte mailan.
 Hona hemen bere lanetariko bat zuzentzen: