Etiqueta: SARRERAK
-
Azaroak 4: Rosario Flores
Egilea: Ainhoa Castrillo
Rosario González Flores 1963-ko Azaroaren 4-an Madrilen jaio zan abeslari bat da. Abeslaria izateaz gain, abesti batzuk konposatu eta aktore lanetan aritu da.Gaur egun Rosarioren abestiak oso ezagunak ohi dira. Horrez gain, mota ezberdinetako abestiak abesten dauz, pop rock, rumba eta flandestar abestiak, hain zuzen ere.
Abeslari hau Espaina mailan oso ezaguna da. Baita bi Grammy lortu dauz. Orain lehiaketa baten epaile bezala parte hartzen dau.
Bere abestietako bat, nahiko ezaguna, “A mi me suena el run run” izenez ezagutzen dogu.

-
Azaroak 3: Tim Mcllrath
Egilea: Janire Blanco
Tim Mcllrath, 1979ko azaroaren 3an jaio zen Arlington Heightsen.Rise Againts punk-rock talde estatubatuarreko gitarrista eta abeslari ezagun hau, Chicagon bizi da gaur egun.
Bere abestirik ospetsuena “Couldn’t find this” da.
Snowboard taula erostera zihoanean, gitarra denda batean sartu zen, Gibson SG 1984 bategaz maitemindu zen eta 425 dolargatik erosi zuen. Momentu hortan konturatu zen musikagile moduan jarraitu nahi zuela bere bizitza guztia.
Hemen duzue bere abestietariko bat:

-
Urriak 1: Eugen Jochum
Egilea: Iñaki Apraiz
Eugen Jochum, orkestra zuzendari alemaniarra, Babenhausenen jaio zen 1902ko azaroak 1ean, eta Münichen hil zen 1987ko martxoak 26ean.Zuzendaritzaz gain, piano eta organo ikasketak burutu zituen.
Bere lehenengo zuzendari lana Munich-eko orkestra filarmonikoagaz egin zuen, Brucknerren 7. sinfonia zuzenduz.
Hainbat orkestra zuzendu ditu bere ibilbidean: Hanburgon, Bavieran, Amsterdamen,….


