Etiqueta: SARRERAK

  • Urriak 16: Inna

    Elena Alexandra Apostoleanu,  Inna bezala ezaguna, Errumanian jaio zen 1986ko urriaren 16an.

    Dance abeslaria da eta 2008. urtean Play&Win house taldeak produzitutako  “Hot” diskagaz estreinatu zen.

    Diska honetako single-a, Hot izenekoa ere, zerrendetako lehen postuetara heldu zen hainbat herrialdeetan: Errumania, Bulgaria, Portugal, Polonia, Espaina, Holanda, Errusia, Hungaria, Turkia eta Grezian.

    “Déja Vu” singleagaz arrakasta handia lortu zuen, eta Romania Music Awards -en sari honek eskuratu zituen:

    • Koreografi onena

    • Eszenaratze onena

    • Best Border Breaker ( Errumaniatik kanpo ospe gehiago lortu duen artista)


     


  • Urriak 15: Alexander Dreyschock

    Egilea: Ibon Astui

    dreyschockAlexander Dreyschock 1818-ko urriaren 15-ean Bohemian jaio zen, eta 1869ko apirilaren 1ean hil zen Venezian.

    Pianojole eta konpositore tzekiar hau erromantizismo garaikoa zan.

    Bere musikarekiko trebezia zortzi urterekin ageri zen. Hamabost urterekin Pragara bidaiatu zuen, pianoa eta konposizioa ikastera, eta hogei urterekin bere lehen musika jira egin zuen,1838ko abenduan, hain zuzen ere.


  • Urriak 14: José Serrano

    Egilea: Haritz Apraiz

    serranoJose Calixto Serrano Simeon, Valentzian jaio zan 1873-eko urriaren 14ean, eta 1941-eko martxoaren 8an hil zan Madrilen.

    Konpositore espainiar honek berrogeita hamar zarzuela baino gehiago idatzi zituen, eta euregatik da famatua, adibidez : La cancion del olvido, La dolorosa, Los claveles, etab.

    Valentziako erkidegoko ereserkia berak konposatu zuen.


  • DBH2: Thinglink (The Beatles)

    “Imagine” abestia jotzen ikasten gagozala aprobetxatuz, The Beatles taldearen hainbat abesti bilduko doguz, thinglink baliabidea erabiliz.

    Bertan, abestiari buruzko bitxikeriak , bideoak, hizkiak etabar ikusteko eta ikasteko aukera izan dogu.

    Adibide moduan, “Imagine” abestiaren thinglink-a izten dautsuet:

    klik irudian


  • Twist and shout

    Hau da talde instrumentalean prestatuko dogun lehen abestia.

    Baxu, bateria eta gailu elektronikoekaz baliatuz, talde moduan jotzen ikasiko dogu.

    Hori bai, pazientzia handia behar izango dogu, ez da erreza eta ;-)