Ekainak 26: Elvisen azken kontzertua

1977ko ekainaren 26an Elvis Presleyek bere zuzeneko azken kontzertua eskeini eban, Indianapoliseko Marquet Square Arena-n .

18.000 ikusle hurreratu ziran “Rock erregea”-ren kontzertura, eta honek dana emon eban oholtza gainean.

Fisikoki oso ondo ez egon arren, bere ahots paregabeak liluratuta utzi eban publikoa.

Sei aste beranduago Menphiseko bere etxean, Gracelanden, hilda aurkitu eben.

Hona hemen azken kontzertuko abesti bat:


Ekainak 25: Michael Jackson

Michael Joseph Jackson (Gary, Indiana, AEB, 1958ko abuztuaren 29 – Los Angeles, AEB, 2009ko ekainaren 25) pop-abeslari estatubatuarra izan zen. “Poparen Erregea” ezizenaz ezaguna zen.
Bost urterekin anaiekin batera “The Jackson Brothers” taldea osatu zuen, gerora “The Jackson Five” izango zena.
Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, “Thriller” (1982) diskoa izanda historiako salduena munduan (51 milioi ale), 13 Grammy Sari eskuratuta eta 13 “number-one single” lortuz AEBetan, besteak beste. “Thriller”, “Billie Jean”, “Beat It”, “I Just Can’t Stop Loving You”, “Bad” eta “Black or White” haren abestirik arrakastatsuenen artean daude. Abestiak plazaratzeko bideoak bereziki zaindu zituen, sarri bideogintzako azken teknikak erabiliz, morphing delakoaren efektua kasu.
Rock and Roll Hall of Fame-n bi aldiz sartu zen, “The Jackson 5″ garaian eta bakarlari moduan.
2009ko ekainean bihotzeko baten ondorioz zendu zen.

(Iturria: Wikipedia)


Ekainak 23: Mateo Albéniz

Mateo Albéniz, konpositore eta teoriko espainiarra, Logroñon jaio zan 1755eko azaroaren 21ean, eta Donostian hil zan 1831ko ekainaren 23an.

Logroñon eta Donostian maisu kapera eta organista bezala lan egin eban.

Hainbat obra konposatu ebazan, erlijiosoak gehien bat, eta oso famatuak izan ziran Espainiako iparraldean. Euren artean mezak, bezperak, hilen elizkizunak,… aipatu daikeguz.

Bere lanik ospetsuena “Teklaturako Sonata” da, 1925ean Joaquín Nin-ek argitaratua. Lan honetan Haydn eta Mozarten eragina nabaritzen da.

1802an tratatu bat kaleratu eban “Instrucción metódica, especulativa y práctica para enseñar a cantar y tañer la música moderna y antigua” izenekoa.


Ekainak 21: Manu Chao

Manu Chao, benetako izenez Jose-Manuel Thomas Arthur Chao, Parisen jaio zen, 1961eko ekainaren 21ean.

Musikari hau sortzaile eta abeslaria da , eta jatorriz euskalduna eta galiziarra.

Chaok hizkuntza askotan kantatzen du, kanta berean hizkuntzaz aldatuz askotan: frantsesez, arabieraz, gaztelaniaz, woloferaz, portugesez eta beste zenbaitetan. Egiten dituen musikak eragin asko dituz: rock, chanson frantziarra, saltsa, reggae, ska eta raï argeliarra. Bere letrak maitasuna, gutxiengo sozialak, etorkinak eta normalean mezu ezkertiarrak lantzen ditu.

Beti egon da gizarte mugimenduei lotuta, Mexikoko zapatistekin, okupekin eta Euskal Herriarekin nola ez. Negu Gorriak taldearekin, Mano negra garaian eta Fermin Muguruzarekin oraintsu arte birak egin ditu.

Niri Manuren bizitzak eta karrerak erakarri egin naualez hautatu dut bera.
Hemen behean bere abesti bat duzue ikusteko prest:

Egilea: Ibon Ribera