Ekainak 20: Jacques Offenbach

Jacques Offenbach, konpositore eta biolontxelista alemaniarra, Colonian jaio zan 1819ko ekainaren 20an, eta Parisen hil zan 1880ko urriaren 5ean.

Nahiz eta Alemanian jaio herritartasun frantziarra zeukan.

Opereta modernoaren eta komedia musikalaren sortzailea izan zan, eta XIX. mendeko eragin handienetariko musikagilea da.Biolontxeloa eta biolina ikasi ebazan, eta hamalau urtegaz Pariseko kontserbatoriora joan zan ikasketak sakontzera, Luigi Cherubiniren ikaslea izanik.

Hainbat orkestretan aritu zan biolontxelista bezala.

Bere konposizioen artean aipatzekoak dira operak eta operetak, eta “Hoffmannen ipuinak” izeneko obra.


Ekainak 19: El Fary

Jose Luis Cantero, ezagunagoa El Fary ezizenez, (Madril, 1937ko abuztuaren 20a – 2007ko ekainaren 19a) aktore eta abeslari espainiarra izan zen.
Sei anaiaren artean gazteena, Madrilgo Las Ventas auzora joandako Buenache de Alarconko familia xume batean jaio zen, zezen plazatik gertu. Umetan eskolan maiz egiten zuen piper eta Rafael Farina kopla abeslaria —bere idoloa— imitatzen ematen zuen denbora. Hari hartu zion ezizena.

Arrakasta izan aurretik, lorezain eta taxi gidari moduan ibili zen bere lehen abestiak grabatzeko behar zituen diruak lortzeko. Diskoak grabatu eta editatu ostean, berak saltzen zituen Madrilgo Rastroan. Garai haietan irratiko abeslari lehiaketetan parte hartzen zuen eta herriko festetan ibiltzen zen. 30 urtetik aurrera hasi zen dirua irabazten Kordobara deitu zutenean beste abeslari bat ordezkatzeko. Aurrerago, Antonio Molina legendarioak kontratatu zuen bi hileko bira baterako.

70. hamarkadan kopla gainbehera hasi zen, baina horrek ez zuen El Fary gogogabetu eta hamarkada haren amaieran Espainiako arrakasta zerrendetan sartzen ziren kanta poperoagoak grabatzen zebilen.

Egilea: Mikel Mujika

Ekainak 18: Joan Pau Pujol

Juan Pujol, konpositore eta organojole espainiarra, Bartzelonan jaio zan 1570eko ekainaren 18an, eta bertan hil zan 1626ko maiatzaren 17an.

Errenazimendu amaiera eta Barroko hasiera sasoiko musikaria da.

Nahiz eta bere lan sakroakatik ezagunagoa izan, musika herrikoia ere idatzi eban.

Tarragonan, Zaragozan eta Bartzelonan kapera maisu postua betetu eban. Zaragozan zegoela apaiztu zan.

Bartzelonan, organoegileen aholkulari bezala ere aritu zan.

Bere obra gehienak gaur arte bizirik iraun dabe.


Ekainak 17: Galina Ustvólskaya

Galina Ustvólskaya, konpositore errusiarra, Petrogradon jaio zan 1919ko ekainaren 17an, eta San Petersburgon hil zan 2006ko abenduaren 22an.

San Petersburgoko kontserbatorioan ikasi eban.  Shostakóvich, musikari ospetsua, bere konposizio maisua izan zan eta Galinaren obrak goraipatzen ebazan.

Konposatzeko orduan estilo pertsonala eukan, berana, inolako eragin barik.

40 eta 50. hamarkadetan idatzitako bere lan batzuk gaur egun idatzitakoak dirudi, tresnen konbinazioegatik, konposizio teknikagatik,…


Ekainak 15: Mikel Laboa

Mikel Laboa Donostian jaio zan, 1934ko ekainaren 15ean.

Abeslari eta musikagile honek kantu tradizionalak berreskuratu ebazan, poeta garaikideen hitzek musikatu ebazan eta Lekeitioak deituriko abesti esperimentalak asmatu ebazan.

Ez dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan da.

Bere diska arrakastatsuena 1974ko Bat-Hiru da, aspaldirik mitiko diran abestiekaz osotuta, esaterako Txoriak txori. Diario Vasco-k eginiko bozketa batean “Euskal Herriko historian izan dan diskorik hoberena” izendatu eban.

Laboa bere sorterrian hil zan, 2008ko abenduaren 1ean.