Ekainak 14: Orlando di Lasso

Orlando di Lasso, konpositore franko-flamenkarra, Mons-en  jaio zan 1532. urtean, eta 1594ko ekainaren 14ean hil zan Munichen.

Errenazimenduko musikari garrantzitsuenetarikoa eta eragin handienetarikoa da.

Bi mila obra bokal baino gehiago idatzi ebazan, bere sasoiko genero guztiak landuz: meza, motetea, madrigala, chanson, lieder,…

Lassoren musika instrumentalik ez da ezagutzen, eta ez dakigu inoiz idatzi ba eban. Baina  XVI. mendean musika instrumentala hartzen hasi zan garrantzia kontuan izanik, oso arraroa da honelako musikari batek genero hori ez jorratzea.


Ekainak 13: Benny Goodman

Benny Goodman, musikari estatubatuarra, Chicagon jaio zan 1909ko maiatzaren 30ean eta 1986ko ekainaren 13an hil zan New Yorken.

Musika ikasten “Kehelah Jacob” signagogan hasi zan, bere orkestran parte hartu ebalako. Garai hartan Chicagora musikari famatu asko etorri zirenez, Jazz musika bereganatu eban betirako. Hamalau urtegaz musikarien txartela eskuratu eban eta Bill Grimnen orkestran jotzeko lana eskaini eutsoen.

1934. urtean bere orkestra propioa sortu eban, arrakasta handia lortuz.

1955ean “The Benny Goodman Story” filmean parte hartu eban, eta Europa, Errusia eta Asiako herri batzuetan kontzertuak eskeini ebazan.

Jazzeko klarinetista eta zuzendari hau “Swing erregea” legez ezagutzen da.


Ekainak 12: Teresa Carreño

Teresa Carreño, pianojole, abeslari eta konpositore venezuelarra, Caracasen jaio zan 1853ko abenduaren 22an, eta New Yorken hil zan 1917ko ekainaren 12an.

Bederatzi urtegaz estreinatu zan, Bostoneko orkestra filarmonikagaz eta Londreseko sinfonikagaz, bakarlari moduan.

Hamairu urtegaz Parisera joan zan bere gurasoekaz eta bertan Rossini, Gounod, Ravel eta Debussy-lako musikariak ezagutu ebazan. Franz Liszt ospetsuagaz jozeko aukera ere izan eban.

Munduko antzoki famatuenetan jo eban, New Yorken, Parisen, Berlinen, Milanen, …besteak beste, bere pianoagaz lurra zeharkatuz.

Jakitun askorentzat munduko pianojole eta konpositorerik garrantzitsuenetarikoa izan da.


Ekainak 11: Richard Strauss

Richard George Strauss Munichen jaio zan, 1864ko ekainaren 11ean, eta Bavieran hil zan 1949ko irailaren 8an.

Erromantizismo beranduko konpositore eta zuzendari garrantzitsu hau oso ezaguna da bere opera, lied eta poema sinfonikogaitik.

Straussen musikak izugarrizko eragina euki eban XX. mendeko musikaren garapenean.

Obra ezegunenetarikoak: Salomé, Elektra, Don Juan, Horrela hitz egin zuen Zarathustrak, Metamorphosen,…

Hurrengo bideoko musikaren sarrera nork ez dau ezagutzen?


Ekainak 10: Ray Charles

Ray Charles Robinson 1930 eko irailak 26 an jaio zan eta zoritxarrez 2004 ko ekainaren 10 ean hil zen.

Gizon hau jaiotzatik itsua zen eta abeslari eta pianojole famatua izatera iritsi zen bere musika ikasteko gogo handiengatik.
Ray Albany-n jaio zen (Georgia) eta bere gairik gogokoena jazza zen.

Gizon honek hainbat sari jaso zituen, itsua izan arren oso trebea zelako pianoarekin eta ahots paregabea zuelako jazz mundurako.

Egilea: Paul Elizondo