Etiqueta: SARRERAK
-
Maiatzaren 1: Ray Parker Jr.
Egilea: Jonan Juarez
Ray Erskine Parker Jr., 1954ko maiatzaren 1ean jaio zen Michiganeko Detroit izeneko hiri batean. Konpositore eta musikari (gitarra-jole) amerikarra da.Hasieran, Barry White abeslariaren ikaslea izan zen, eta gitarra jotzen agertu zen laburki “Uptown Saturday Night” deituriko film batean, 1974an.
1978 urtean, Raydio izeneko R&B taldea osatu zuen. Talde hau berak, Vincent Bohnamek, Jerry Knightek eta Arnella Carmichaelek osatzen zuten. Ray-ek beste abeslari eta talde batzuentzat ere konposatzen zuen, Stevie Wonder eta The Spinners, esaterako.
1981 urtean, bakarlari moduan hasi zen, urte berean arrakasta handiena “The Other Woman”-egaz lorturik, Billboard-eko Hot 100 rankinaren lehena izanez.
Konpositore hau oso famatua bihurtu zen “Cazafantasmas” izeneko filmaren gai nagusia konposatu zuenean.
Gaur egun, erretiratuta egon arren, beste artista batzuentzat konposatzen jarraitzen du.

-
DBH2: Operara goaz!
DBH 2ko ikasleekaz opera ospetsu batzuk ezagutzeko aukerea izango dogu. Pertsonaiak, argudioak, abestiak,… Hainbat gauza kontatuko deuskuez.
Ongi etorri operara!
LA BOHEME (Irati / Naia I.)
FAUSTO (Itsaso / Maialen Go.)
KHOVANSCHINA (Maialen J. / Lorena / Ainhoa)
TOSCA (Ane / Miriam / Ahmed)
NORMA (Melissa / Antonela)
NABUCCO (Haizea / Maider Eg.)
FIGAROREN EZTEIAK (Iker B. / Pablo)
SEVILLAKO BIZARGINA (Lander / Ander)
LA SONNAMBULA (Iraide / Maider Er.)
AMAIA (Maialen Ga.)
CARMEN (Jon / Iñaki)
OTELLO (Beñat O. / Josu)
ROMEO eta JULIETA (Eider)
ROMEO eta JULIETA (Leire)
GUILLERMO TELL (Jon Mikel / Ibon)
LA TRAVIATA (Aitor / Mikel)

-
Apirilak 30: Luis Livingstone
Egilea: Irati Isasi
Luis Livingstone Madrilen jaio zen 1964ko apirilaren 30ean. Musikaria, aktorea eta konpositorea da.
1987an bere ibilbide artistikoa hazi zen, “Dr. Livingstone, supongo” taldearekin. Lau diska grabatu dituzte.
Bere taldearentzataz gain, “Sexo en Nueva York” izeneko telebista saioarentzat eta beste hainbatentzat ere konposatzen du.
1997an Benidorm-eko XXX. festibaleko finalean parte hartu zuen.
2005ean Scaramouche-n papera egitea lortu zuen “Scaramouche. Una máscara y una espada” musikalean. Hor hazi ziren bere aktore ibilbidea.
2009 bakarlari moduan hazi zen musika munduan.
Aktore bezala, bere bigarren papera prestatu du “Jacoby” izeneko musikal batean.

-
3. neurketako enigma
PISTAK:
-
Bere sasoiko instrumentisterik onenetarikoa zan.
-
Europa eta Amerikan zehar hainbat kontzertu eskeini ebazan.
-
Sherlock Holmes-ek bere ikerketak alde batera utzi ebazan musikari honen kontzertu batera joateko.
-
San Ferminetako hiriagaz lotura handia dauka.
GALDERAK:
-
Nor da musikari hau?
-
Non eta noiz jaio zan?
-
Musikari honen ze kontzertura joan zan Sherlock Holmes? (kontzertua non izan zan zehaztu)
-
Ze instrumentu jotzen eban?
Maiatzaren 31ean amaitzen da enigma hau ebazteko epea.
Animo eta zorte on guztioi!

-

