Etiqueta: SARRERAK
-
Martxoak 16: Tammi Terrell hil zan

Tammi Terrel, abeslari amerikarra, 1970ko martxoaren 16an hil zan, 25 urte bete barik.
Soul abeslaria, hamairu urtegaz estreinatu zan bere herriko lehiaketa batean.
Arrakasta haundia lortu eban Motown diskografikan, eta oso ezagunak dira, gaur egun ere, Marvin Gaye abeslariagaz grabaturiko abestiak.
1967an garunetako tumorea detektatu eutsen, eta zortzi ebakuntza ondoren hil egin zan. Horren ondorioz, Marvin Gay depresio handi bata dala eta, hiru urte egon zan oholtzetatik agertu barik.

-
Martxoak 15: Terence Trent D’Arby
Terence Trent D’Arby, musiko amerikarra, 1962ko martxoaren 15ean jaio zan New Yorken. Soul, funk, hard rock, rock, pop eta psicodelia generoak lantzen ebazan.
Bere lanen ekoizlea zan eta grabazio gehienetan musika tresna guztiak berak jotzen ebazan.
80 – 90 hamarkadetan ospe haundia lortu eban.
Gaur egun Sananda Maitreya izenagaz ezagutzen da.

-
Martxoak 14: Jordan Taylor Hanson
Egilea: Unai Markaida
Jordan Taylor Hanson 1983ko martxoaren 14an jaio zen, Oklahomako Tulsa izeneko herri batean.Hanson taldeko abeslaria eta teklista izateagatik da ezaguna.
1992an sortu eban taldea beran anaiekin Isaac eta Zac. Gaur egun, Tinted Windows taldeko abeslaria da, baina Hanson taldean ere aritu da.
1990ean, bere aitaren lana dala eta, familia Venezuelara joan zan bizitzera. Horren ondorioz, hiru anaiek Rock ‘n Roll kantak entzuten hasi ziren, gurasoen diskatatik, eta musikarekiko zaletasuna pizten hasi zen.
Itzultzean, Jordanek beran talde bat sortu gura eban, eta hor jaio zan The Hanson taldea. A capella hasi ziren kantatzen, ekitaldi ezbardinetan, eta euren lehen kontzertua Mayfest deituriko Tulsako jaialdian izan zen.

