Etiqueta: SARRERAK
-
Otsailak 19: Luigi Boccherini
Luigi Boccherini, txelojole eta konpositore italiarra, Luccan jaio zan 1743ko otsailaren 19an, eta Madrilen hil zan 1805eko maiatzaren 28an.Artisten famili baten jaio zanez, errazago bideratu eban bere zaletasuna. Aitak kontrabaxua eta txeloa jotzen ebazan, eta arreba balleteko dantzaria zan. Anaia olerkaria eta idazlea zan, Salieri eta Haydn musikarientzat libretoak idatziz.
Luigik haurtzarotik azaldu eban txeloarekiko zaletasuna, eta aitaren eskutik hasi zan ikasten. Hamalau urtegaz bere herriko jaietan jotzen eban.
Bere gaitasunak ikusirik, aitak Erromara bialdu eban ikasketak sakontzera. San Pedro basilikan ikasketak amaitu ondoren, aitagaz eta neba-arrebakaz Vienako gortera joan zan lanean.
Milanen eta Parisen urte batzuk emon ondoren, 1769an Madrilen finkatu zan, Luis Antonio infantearen kapera errealeko konpositore eta txelojole bezala, bere sormen-garai hoberenari hasiera emonez.
Hainbat obra idatzi ebazan, ganbara musika batez ere.

-
Otsailak 18: Ariel Ramirez
Ariel Ramirez. konpositore eta pianojole argentinarra, Santa Fe-n jaio zan 1921eko irailaren 4ean, eta Monte Grande-n hil zan 2010eko otsailaren 18an.Argentinako musika natibistaren adierazle gailenetarikoa da, herriko kultura zabalduz bere diskak eta bere folklore konpainia bitartez.
Hainbat abesti criollo konposatu dauz eta berea da “Misa criolla” izeneko obra arrakastatsua.
Meza hau tenore, ahots nahasietako abesbatza, perkusioa, tresna andinoak (charango, quena, siku,…) eta klabe edo pianorako idatzita dago, eta Argentinako eta Hispanoamerikako doinuetan oinarrituta dago.
Liturgia arruntako bost ataletan banatzen da:
-
Kyrie (baguala-vidala)
-
Gloria (carnavalito-yaraví)
-
Credo (chacarera trunca)
-
Sanctus (carnaval cochabambino)
-
Agnus Dei (estilo pampeano)

-
-
Otsailak 17: Karl Jenkins
Karl Jenkins, konpositore britaniarra, Galesen jaio zan 1944ko otsailaren 17an.Bere aitagaz, irakaslea, organojolea eta koru zuzendaria, hasi zan musika ikasten.
Erresuma Batuko Haur orkestran hasi zan oboejole moduan. Musika ikasketak bukatuta, rock eta jazz munduan aritu zan, talde ezbardinetako kidea izanez.
Iragarkietako hainbat abesti konposatu dauz, euretariko batzuk arrakasta handia lortuz, Adiemus esaterako. Abesti hau aireline baten iragarkian agertu zan, eta hain ospe handia lortu eban, Jenkinsek Adiemus proiektua burutu ebala, konpositore bezala gorenera helduz.
“Songs of sanctuary” diskako lehen abestia da Adiemus, eta lan hau musika klasikoen zerrendeetako lehen postuetara heldu zan.


