Etiqueta: SARRERAK
-
Abenduak 13:Maestro Quiroga
Manuel López Quiroga, pianojole eta konpositore espainiarra, Sevillan jaio zan 1899ko urtarrilaren 30ean, eta Madrilen hil zan 1988ko abenduaren 13an.Maestro Quiroga-lez ezagutzen zan.
Cuplé eta coplak konposatu ebazan, arrakasta handia lortuz.
1923an bere lehen obra estreinatu eban, Sevilla, qué grande eres! izenekoa.
1934ean abestiei ekin eutson osotasunez, beste artistbarri batzuei eskolak emonez eta musika idatziz.
Bost mila obra baino gehiago idatzi ebazan, euretariko asko 40. eta 50. hamarkadetan oso famatuak izanez.
Musika bakarrik idazten eban, eta hitzak Salvador Valverde, Antonio Quintero edota Rafael de León letristenak ziran.
Abesti ezegunenetarikoen artean Tatuaje, La Parrala, Maria de la O, Rocio eta La Zarzamora aipatu daikeguz, besteak beste.

-
Abenduak 12: Frank Sinatra
Frank Sinatra, abeslari eta aktore estatubatuarra, Hobokenen (New Jersey) jaio zan 1915eko abenduaren 12an, eta Los Angelesen hil zan 1998ko maiatzaren 14ean.“La Voz” ezizenez ezagutua, XX. mendeko herri-musikan pertsona famatuenetarikoa dogu, bere diska eta zuzeneko ekitaldiekaz ondare zabala utziz.
Nahiz eta bere bizi osoan arrakasta itzela lortu, 40. eta 50. urteak izan ziran ospetsuenak abeslari moduan, batez ere 50. hamarkada.
Jimmy Van Heusen, Cole Porter, Sammy Cahn edota George Gershwin-en kantak abesten ebazan, jazza eta herri-musikaren eragina azalduz.
Baritono ahotsekoa, abestien bitartez sentimenduak adierazten paregabea zan.
Sinatrak 1.300 abesti baino gehiago grabatu ebazan eta hamar Grammy irabazi ebazan, beste sari askoren artean.

-
Abenduak 11: Hector Berlioz
Hector Berlioz, erromantizismo sasoiko konpositore frantziarra, La Côte-Saint-André-n jaio zan 1803ko abenduaren 11ean, eta Parisen hil zan 1869ko martiaren 8an.Bere lanik ezagunena Sinfonia fantastica da, 1830. urtean estreinatua, eta bere musikaren eragina apartekoa da.
Pariseko kontserbatorioan konposizioa eta opera ikasi ebazan. Berezko erromantikoa zan, eta sentimendu honetako artistekaz erlazionatu zan: Alejandro Dumas,Victor Hugo, Honoré de Balzac,…
Literaturak izugarrizko eragina euki eban Berliozengan, bere lanetan nabaritzen dan bezala.
Bere bizitzan, orkestra zuzendari moduan arrakasta gehiago lortu eban, konpositore bezala baino.
Berlioz Montmartre-ko hilerrian dago hilobiratuta, bere emazte biekaz.

Carl Philipp Emanuel Bach, musikari eta konpositore alemaniarra, Weimarren jaio zan 1714ko martxoaren 8an, eta Hamburgon hil zan 1788ko abenduaren 14ean.