Azaroak 20: Connie Talbot

Egilea: Kristina Alegria

Connie Talbot 2000ko azaroaren 20an jaiotako abeslari ingelesa da. West Midlands-en jaio eta bizi da.

Neska honen fama 2007an heldu zen, “Britain’s Got Talent” saioan bigarren postua irabazi ebanean.

Conniek Sony BMG-ekin sinatzera joan zen , baina honek azkenean ezetza eman eutson, oso gaztea zalako.

Talbotek, hortaz, Rainbow Recording Company-akin sinatu eban eta bere lehen albuma, “Over the Rainbow”, kaleratu eban urte berberan. 25.000 kopia egin ziren mundu guztian eta lehen postua lortu eban 3 herrialdetan. Grammy sarietara ere nominatua izan da.

Ihaz “Beautiful World” single-a kaleratu eban eta bere jarratzaileek ongi hartu eben.


Azaroak 19: Justin Chancellor

Egilea: Mikel Unanue

Justin Chancellor 1971ko azaroak 19an jaio zan, Ingalaterrako Kent herrian.

Estatu Batuetako Tool taldeko eta Ingalaterrako Peach taldeko bajista izateagatik ezaguna da.

Justin oso gazte hasi zan musika jotzen, 14 urterekin hasi zan bere lagunekin batera. Bere lagunekaz egindako talde honek Peach izena hartu eban.

Tool taldeak bira bat egin eban Europatik 1993-1994an, Peach taldearekin batera, eta Justinek talde haregaz harremanak sendotu ebazan. 1996an Tool taldeko Paul D´Amour-rek taldea utzi eban, desberdintasun artistikoengaitik, eta Justin, baxujole barria bilatzeko Tool-ek antolatutako audiziora aurkeztu zan, postua lortuz. Hala ere, hasiera batean uko egin eban, Peach taldeagaz konprometituta zegoalako.

Chancellor-ek metal progresiboa eta metal alternatiboa lantzen dauz.


Azaroak 18: Amadeo Vives

Amadeo Vives, konpositore kataluniarra, Collbatón jaio zan 1871ko azaroaren 18an, eta Madrilen hil zan 1932ko abenduaren 2an.

Hainbat abesti eta lan eszenikoak idatzi ebazan, operak, operetak eta zarzuelak, besteak beste.

Kultura handiko gizona izan zan, eta liburuak ere idatzi ebazan. Euren artean estetika musikalari buruzko saiakerak, autobiografia eta antzerki komedia bat.

Amadeo bost urtegaz hasi zan musika ikasten. 1891. urtean Orfeó Catalá sortu eban, Lluís Millet-egaz batera.

Bere lan ospetsuenetarikoen artean Maruxa, Bohemios eta Doña Francisquita zarzuelak aipatu daikeguz.


Azaroak 17: John Glascock

Egilea: Borja Perez

John Glascock Londresen jaio zan 1951ko maiatzaren 2an, eta Londresen hil zan 1979ko azaroaren 17an.

Jethro Tull taldeko gitarrajolea izan zan, 1975. etik hil arte.

Arinago Carmen taldeko kidea izan zan (1973-1975). Talde honek rock progresiboa eta flamenkoa nahasten ebazan.

Jethro Tull taldeak rock progresiboa lantzen dau.

Jaiokeratik euki eban bihotzeko arazo bategatik hil zan.


Azaroak 16: Rodolphe Kreutzer

Rodolphe Kreutzer, biolinjole, konpositore eta orkestra zuzendari frantziarra, Versallesen jaio zan 1766ko azaroaren 16an.

Bere aitagaz hasi zan biolina ikasten, baina bere benetako irakaslea Anton Stamitz izan zan.

Hamairu urtegaz berak idatzitako kontzertua interpretatu eban, eta Alemanian etaItalian hainbat ekitaldi eskeini ebazan.

Hamasei urtegaz Frantziara itzuli zan, errege-kaperako lehen biolinaren postua lortuz.

1795. urtean, Pariseko kontserbatorioko biolin maisu izendatu eben, 1825. urtera arte iraunduz.

Errege-kaperako maisu kapera postua ere lortu eban, baita Operako zuzendari orkestrarena ere.

Bere sasoiko biolinjole frantses onenetarikoa izan zan.

1798an Beethoven ezagutu eban Vienan, eta honek,  Biolin eta pianorako 9. sonata Op. 47 dedikatu eutson. Obra hau Sonata Kreuzer lez ezagutzen da.

Bere metoduak eta biolinerako estudioak oso ospetsuak dira.