Abenduak 14: Vanessa Hudgens

Egilea: Lorena Cortijo

vanessa-hudgens1988ko abenduaren 14ean, Vanessa Hudgens, abeslari eta aktore estatubatuarra jaio zan Sacramenton, California. Gaur egun, 24 urte ditu.

Vanessa txikitatik hasi zan antzerkiaren munduan, bere herriko antzerkietan agertu zan, adibidez, Carousel, Cinderella… Urte batzuk geroago, jadanik hasi zan show-ak eta telebista saioetan agertzen. Horren ondorioz, bera eta bere familia Los Angelesera joan zan bizitzera eta bertan, aktore moduan hazi zan lan egiten 15 urtegaz.

Nahiz eta beste lan batzuetan aritu arinago, High School Musical filma musikalean agertu zalako da ezaguna. Bere papera Gabriella Montez neskatoa interpretatzea zan, non Troy Bolton (Zac Efron, bere mutilaguna zana bizi errealean) saskibaloiko jokalaria ezagutzen dau eta berataz maitemintzen da.

Esan dogu, abeslaria dala. Izan ere, bi diska ditu argitaraturik: V (2006) eta Identified (2008). Baina ez dira oso ezagunak bere abestiak, famatuenak musikalekoak bait dira.

 





Los comentarios están cerrados.