Urtarrilak 26: Anita Baker

Anita Baker, soul abeslari estatubatuarra, Toledon (Ohio) jaio zan 1958ko urtarrilaren 26an.

Kontralto hau R&B, gospel, jazz eta ohizko pop-aren eraginez, soul estilo heldu eta erromantikoan espezializatu da.

Nahiz eta Toledon jaio, Detroit-en hazi eta hezitu zan, Sarah Vaughan, Nancy Wilson eta Ella Fitzgerald jazz abeslariak entzuten.

Hamabi urtegaz gospel koru bateko kidea zan eta hamaseigaz lekuko taldeetan abesten eban.

1983an bere lehen diska The Songstress kaleratu eban, musika mailan bere ibilbidea sendotuz.





Los comentarios están cerrados.