Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia aurkeztu da gaur Bilboko  Kafe Antzokian. Aurtengo kanta sortzeko, Enkarterrietako bertsolari,  musikari eta pailazoen laguntza izan du. Aitor Arrutia bertsolaria  izan da letraren egilea, eta musika Siroka taldeak sortu du. Grabaketa  Balea estudioetan egin da, eta hainbat kolaborazio izan dira: Erik  Berganza (Hilairai), Iñaki Arza (Mild) eta Alberto Jauregi musikariak,  “Puski eta Txurruski” pailazoak eta Balmasedako  Mendia eskolako  haurrak.
			Aurten indar handiagoarekin…… GORANTZ GOAZ, GO GO!!!!
 
        
