Urriak 25: Georges Bizet

Georges Bizet, konpositore frantziarra, Parisen jaio zan 1838ko urriaren 25ean, eta Bougivalen hil zan 1875eko ekainaren 3an.

Pariseko kontserbatorioan burutu ebazan ikasketak, hainbat sari eskuratuz, “Erromako Saria” esaterako. Beka bat ere lortu eban Erroman, Alemanian eta Parisen ikasteko.

Hil eta gero, Bizeten eskuizkribu gehienak galdu egin ziran eta “Carmen” eta “L’Arlésienne” obrak ezik bere musika ez zan interpretatzen.

XX. mendeak imini eban Bizet merezitako konpositore handien tokian, gaur egun bere lanak mundu guztian ezagutuak izanez.

 

 





Los comentarios están cerrados.