Otsailak 9: Bill Haley

Egilea: Mikel Zautua

bill haleyjpgBill Haley Detroiden, Estatu Batuetan, 1925eko ekainaren 6an jaio zan eta Texasen 1981eko otsailaren 9an hil zan, bihotzeko baten ondorioz.

Amerikar musikaria zan eta rock and rollen fundatzaileetako bat, dioenez rock and rollaren aita da.
Batzuk diote rock and rolla 1954an jaio zela, Bill Haleyren lan diskografikoarekin eta bere taldearekin “Bill Haley and his Comets”, country musikatik eta beste musika generoetatik eboluzionatuz. LatinarAmeriketik gira mordo bat eta arrakastatsuak egiten ebazan, adibidez Bogotan (Colombia). Mexicon egoala gaztelaniaz grabatu ebazan kanta batzuk.

Bill Haley eta bere “kometek”  Elvis Presley eta beste rock and roll kantari ospetsuak baino 3 urte  lehenago hasi ziren rock and roll jotzen, eta ezin bada jakin nor zan rock and rollaren aita, Haley aitzindari nagusietakoa zala esan daikegu.

Bere kanturik ospetsuena “Rock Around The Clock” da.





Los comentarios están cerrados.