Otsailak 25: Enrico Caruso

carusoEnrico Caruso 1873ko otsailaren 25ean Napolesen jaio, eta 1921eko abuztuaren 2an Napolesen ere hil zen tenore italiarra izan zen.

Jende askorentzat, bere denborako munduko abeslari hoberena izateaz gain, historiako tenorerik hoberena izan zen. 1895etik 1920rarte mundu osoan zirrara sortu izan zuen opera-abeslari honek, munduko opera-antzokirik hoberenetan abestuz; euren artean Napoleseko San Carlo antzokia, Tanger-eko Cervantes antzokia, Milaneko “La Scala”, Buenos Aireseko Colon antzokia, Londreseko Covent Garden, eta batez ere New York-eko Metropolitan Opera. Abeslari hau antzoki honetan lehenen abestu zuen tenorea izan zen eta hamazazpi urtez abestu zuen hemen.Carusok 863 aldiz antzeztu zituen hemen 60 opera inguru (gehienak italieraz, baina frantsesez eta ingelesez ere pare bat abestu zituen). Hala eta guztiz ere, edozein motatako 500 abesti inguru zituen, eta gizon honen ahotsa Napoleseko abesti klasikoenetan edota denborako abesti modernoenetan entzun litekeen.

Abestiak grabatzen hasi zen lehenengo abeslaria izan zen eta milioika dolar sakeleratu zituen, 260 grabazio ingururekin. 1902an grabatu zuen Pagliacci operako Vesti la giubba milioi bateko salmentetara lehenengo aldiz heldu zen diska izan zen. 1904ean Luggiero Leoncavalloren Mattinata abestia grabatu zuen, grabatzeko soilik sortu zen historiako lehenengo abestia.

Azkenik, Enrico Caruso 1921eko abuztuaren 2an, abeslari moduan bere momenturik hoberenenan, hil zen pleurako pleuritis gaixotasunaren ondorioz. 

(Unai Mugarra)




Los comentarios están cerrados.