Otsailak 26: Johny Cash

Egilea: Julen Aranburu

JOHNNY CASH 1John Ray Cash  1932ko otsailaren 26 an jaio zan Arkansasen, eta Tennesseen hil zan , 2003ko irailaren 12an. Country, gospel, eta rock and roll abeslari handienetarikoa izan zen.

Ahots sakoneko musikalari honek kanta oso ospetsuak ditu: I Walk The Line, Folsom Prison Blues, Man in Black…. Abesti honeek tristura islatzen dute, errua, moralitatearen kezka eta barkamena.

90 miloi album saldu zituen bere 50 urteetako lanaldian. Country arloan izen esanguratsua da, baina ospea ez du arlo horretan bakarrik.

1969tik 1971ra bitartean, telebistako programa bat izan zuen, El Show de Johnny Cash. Neil Young, Louis Armstrong, Kenny Rogers edo James Taylor, Ray Charles, Eric Clapton eta Bob Dylan etorri zitzaizkion, hortaz programa interesgarria zela esan daiteke.

(Iturria: Wikipedia)





Los comentarios están cerrados.