Egilea: Ainhoa Renteria
Johannes Brahms, konpositore alemaniarra, Hanburgon jaio zen 1833ko maiatzaren 7an.
Bere aitak kontrabaxua jotzen zuen. Honek irakatsi eutsozan bere lehenengo musika jakinbideak.
Johannes gaztetarik hasi zen piano klaseak ematen, etxeko diru-sartzeetan laguntzeko, eta jatetxeetan, tabernetan, baita burdeletan ere pianoa jotzen zuen. Oso arin nabaritu zen piano-jotzaile bikaina bezela.
Konpositore lanak egiten hasi zenean ez zuen arrakasta handirik izan, ez zuelako bere publikoaren interesa erakarri. 1853ean bira bat hasi zuen musikari famatu batekin. Bere bidaian Franz Liszt eta Robert Schumann ezagutzeko aukera izan zuen.1862an Brahms-ek behin betiko bizilekua aukeratu zuen Vienan, han konposizioari erabatean eskaini zuen bere bizitza.
Ia 30 urte izan ziren obra musikalen konposaketari eskainirik, gaur egun musika klasiko erromantiko lanen funtsezkoak atalak dira, eta Brahmsen bizitzan oso harrera ona izan zituzten, bere garaiean konpositore handienetakoa izanik. Bere arrakasta garrantzitsua “Requiem aleman” batekin lortu zuen, obra koral handi bat.
(Iturria: Wikipedia)