Maiatzak 10: Fred Astaire

Fred Astaire aktorea, abeslaria, koreografoa eta dantzaria, Omahan (Nebraska) jaio zan 1899ko maiatzaren 10ean, eta Los Angelesen (Kalifornia) hil zan 1987ko ekainaren 22an.

Hirurogeita hamasei urte eman ebazan agertokietan, hogeita hamaika film musikaletan agertuz.

Balanchinek eta Nureyevek XX. mendeko dantzaririk hoberenalez hartu eben, eta hainbat artistek alabatu dabe bere lana, esaterako: Michael Jackson, Bob Fosse, Gene Kelly,…

Musikalen munduan eragin handiko dantzaria izan da.


Maiatzak 9: Ryosuke Yamada

Egilea: Kristina Alegria

YamadaRyosukeRyosuke Yamada, 1993ko maiatzaren 9an jaiotako aktore, dantzari eta abeslari tokiarra da, hau da Japoniarra. Bi taldetako kidea ere da, Hey! Say! JUMP eta NYC.

Lehen talde honen barruan 2007an sartu zen, Japoniako abeslari lehiaketa bat eta gero. Urte berean “Ultra music power” abestia argitaratu zuten eta lehen postuetara iritsi zen Japonian.

Hiru urte geroago beste taldearekin beste kantu bat argiataratu zuen ” Yuki 100%” izenarekin. Hau ere lehen postuetara iritsi zen.

Oraingo urtean bere lehen lana bakarlari modura argitaratu du, “Mystery Virgin” izenarekin.