Abenduak 27: Tito Schipa

Egilea: Itsaso Urresti

schipaRaffaele Attilio Amedeo Schipa, 1888-ko abenduaren 27an jaio zan Lecce-n, Italian eta 1965-eko abenduaren 16an hil zan. Gizon hau tenorea izan zan.

Bere lehenengo egunetan, Givanni Albani izan zan bere maisua. 12 urtegaz seminario batera sartu zan eta bertan konposizio musikala ikasten hasi zan. Gero Milanera joan zan bere ikasketak amaitzera, Alceste Gerunda bere musikako maisuak bultzaturik.

Giuseppe Borboni-ren opera konpainian lan egin ostean, 1914ean Napolesen ospetsu egin zan. 1918an Manon operan parte hartu eban. 1919an Chicago-n debutatu eban Rigoletto operarekin. 1965-eko abenduaren 16 arte musika irakatsi eban, berak New York-en fundatutako kantu eskolan. Urte horretan diabetesa dala eta hil egin zan 77 urte ebazala.





Los comentarios están cerrados.