Urtarrilak 22: Peter Bardens

Peter Bardens 1944ko ekainaren 19an jaio zan Britanian eta 2002ko urtarrilaren 22an hil zan.

Camel rock progresiboko taldeko lehenengoko teklista eta kide izan zen.

Bere lehen instrumentua biolina izan zen baina urte batzuk beranduago piano klasikoa jotzen hasi zen, biolina alde batera utziz.
Bere ibilbide musikala 1962an hasi zan, Hamilton King’s Blues Messengers hirukotean. 1968ko maiatzean Village hirukotea osotu eban eta hortik bi urtera bere lehen albuma atera eban bakarlari moduan, The Answer izenekoa.

Bere arrakastari esker beste album bat atera eban Write My Name in the Dust izenekoa, 1971ean.

Zoritzarrez artista honi 2001ean garuneko minbizia diagnostikatu eutsien eta azkenik 2002ko urtarrilaren 22an minbiziaren eraginez hil egin zan.





Los comentarios están cerrados.