Urtarrilak 27: Juan Crisóstomo Arriaga

Egilea: Maider Egiluz

arriaga1Gaurko egunean Juan Crisóstomo Arriaga jaio zan Bilbon, 1806. urtean.

Musikagile oso ona izan zan eta bere omenez du Bilboko Arriaga antzokiak izena.

11 urte bakarrik ebazala hasi zen konposatzen eta  Bilboko musika elkarteetan jotzen. 15 urterekin  Parisko École Royal de Musique et Declamation ikastetxean biolina eta kontrapuntua ikasi ebazan 4 urtez.  Irakasle ere izendatu eben Francois-Joseph Fétis ordezkatzeko.

Tamalez 19 urte bakarrik ebazala hil zen birikietako gaixotasun baten ondorioz. Hala ere, gazte-gazte konposatu ebazan lanak bikainak dira. Bere musika  Hadyn edo Beethovenekin konparatua izan da eta bere maisu batek idatzi ebalez, bere bizitzak Mozartenarekin parekotasunak ditu, gainera egun berdinean jaio ziran, 50 urteko ezberdintasunagaz.

Adibidez, bere obrarik famatuena Los esclavos felices izeneko opera da. Horrez gain, musika erlijiosoa ere konposatu eban, Stabat Mater esaterako. 





Los comentarios están cerrados.