Martxoak 13: Fito Páez

Fito Páez, musikari, rock kantautore, zinemagile eta gidoilari argentinarra, Rosarion jaio zan 1963ko martxoaren 13an.

Trova rosarina-ko partaidea da.

Hainbat taldetan parte hartu ondoren, 1984ean bakarlari moduan hasten da, EMI disketxeaz sinatuz eta bere lehen LP-a editatuz.

1986an, Brasiletik biran zebilela, psikopata batek Fitoren amona biak hil egin ebazan. Fitok, bira alde batera utzi eta Rosariora joan zan. Baina berriaren ihartzuna hain handia izan zan, Fitok Tahití irletara joatea erabagi eban, eta Ciudad de pobres corazones izeneko diska konposatu eban, bere lanik erraiena.

Mundu guztian ezaguna, Fito Páez argentinako rock ordezkari ukaezina eta gaztelerazko konpositorerik onenetarikoa dogu.





Los comentarios están cerrados.