Luigi Cherubini Florentzia, Italia 1760ko irailak 14 – Paris, Frantzia, 1842ko martxoak 15.
Musikagile italiarra izan zen.
Parisera joan aurretik 1787an, Italiako iparraldeko antzoki garrantzitsuenentzat konposatu zuen. Parisko kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten 1822-1841.
Ospe handia lortu zuen Europa guztian. Kalitate handiko obrak egin zituen: operak (Elisa, Medea, Pigmalion), erlijio-musika (Meza La maiorrean), ganbera-musika bi ereserki eta hainbat melodia.
