Eta berriro ere, gauza oso interesgarriak. Guztion lanarekin egiten den jardunaldia da hau, eta aurten nire lanaren zatitxo bat aurkeztea ere tokatu zait. Urduritasuna pasata hona hemen zerekin gelditzen naizen, hausnartzeko eta buruan bueltatxo batzuk emateko.
-REGGIO EMILIA metodologiaren kasu erreala Azpeitiko ikastolan. Lehenengo pausua eskola osoa anbientetan banatzen hasi eta protagonista umea. Gehiago irakurri eta jakiteko gogoarekin gelditzen naiz, beraz seinale ona!.
Gehiago irakurtzeko : LA MALETA DE LOS SUEÑOS
Tesis hau ere interesgarria: “ENFOQUE REGGIO EMILIA Y SU APLICACIÓN EN…”
-LUTHERIAREN LANTEGIA: Oso ideia ona Luthierraren lana ezagutzeko eta norberak bere musika tresna egiteko. Nahiz eta DBHrako aurkeztu, 3. ziklo batean ere egingarria ikusten dut. Prezioa agian gure errealitaterako… agian… erabilgarritasuna ere kontutan hartu behar da eta!
-UKELELE TAILERRA: Nahiz eta mintegian Marcosekin ikastaroa egin, primeran etorri zait ikasitakoa gogoratzeko, eta bai, ez dut alde batera uzten datozen urteetarako.