Agate Deuna 2025

Urtero bezala, Agate Deuna bezperan, abestera irten gara. Gaurkoan, gure auzotik, Errepelegatik, ibilbide txiki bat egin dugu hiru leku ezberdinetan abestuz: HHko patioan, Fran parkean, eta bueltan eskolako Bbk ondoan. "Agate deuna" eta "Oles Oles" abestu ditugu.

Lehenengo momentuko lotsak alde batera utzi eta primeran abestu eta pasatu dugu!

Lurra esnatuta, eta udaberrirako prest!