Basurtuko eskolan egon naizen urte gehienetan, H.Fisikoko Begorekin batera, "Munduko jolasak, dantzak, abestiak.." ospatzen hasi ginen. 2017.urtean izan zen lehenengoz prestatu eta ospatu genuela, AMERIKAtik hasi ginen, hori eguna!!
Denborarekin, izaera propioa hartuz joan zen, eta izen egokiagoa jarri genion, "MUNDUKO KULTURAK".
Urte politak, eta emankorrak izan dira, eta Basurtun, zorionez, proiektuarekin jarraitzen dute.
Nik aurten, eskola berrian egonda, ez dut egingo. Egokitzapen prosezuan nago eta!, baina ziur nago datozen urtetan aurrera eramango dugula.
Urteak pasa ahala sortutako materiala curriculum berrira egokitu eta moldaketak egin dizkiogu, baita hobetu beharrekoak findu, displiplinartekotasuna eta elkarlana proiektuaren zutabe garrantzitsuak izanik.
Hau horrela, sarrera honetan, daukagun materiala eguneratuta topatuko duzue. Orain arte egindako lan guztiekin.
Oso proiektu polita eta egingarria da, animatu eta kontatu zeure esperientziak!
Hasierakoa