Apirilak 18: Giacomo Carissimi

carissimiGiacomo Carissimi, Barroko hasierako konpositore italiarra, Marinin jaio zan 1605eko apirilaren 18an, eta 1674ko urtarrilaren 12an hil zan Erroman, hirurogeita zortzi urtegaz.

Hogei urtegaz kapera maisu bezala hasi zan Asis-en, postu honetan  urte batzuk emonaz.

1628an, Erromako San Apolinar eleizan kargu berbera bete eban, hil zan urtera arte.

Venezian eta Vienan lan egiteko eskeintzak jaso ebazan, baina Carissimik ezetza emon eban.

Bere ikasleen artean Scarlatti eta Charpentier aipatu daikeguz.

1637an apaiztu egin zan eta 1649an maisu kapera pontifikala izendatu eben.

Carissimik instrumentuen laguntza sarbidatu eban eleizetan, eta abesti erlijiosoetan kantata moldea erabili eban lehenengoa izan zan.

Bere lanen artean mezak, oratorioak, moteteak eta kantatak nabarmentzen dira.





Los comentarios están cerrados.