Otsailak 19: Luigi Boccherini

boccheriniLuigi Boccherini, txelojole eta konpositore italiarra, Luccan jaio zan 1743ko otsailaren 19an, eta Madrilen hil zan 1805eko maiatzaren 28an.

Artisten famili baten jaio zanez, errazago bideratu eban bere zaletasuna. Aitak kontrabaxua eta txeloa jotzen ebazan, eta arreba balleteko dantzaria zan. Anaia olerkaria eta idazlea zan, Salieri eta Haydn musikarientzat libretoak idatziz.

Luigik haurtzarotik azaldu eban txeloarekiko zaletasuna, eta aitaren eskutik hasi zan ikasten. Hamalau urtegaz bere herriko jaietan jotzen eban.

Bere gaitasunak ikusirik, aitak Erromara bialdu eban ikasketak sakontzera. San Pedro basilikan ikasketak amaitu ondoren, aitagaz eta neba-arrebakaz Vienako gortera joan zan lanean.

Milanen eta Parisen urte batzuk emon ondoren, 1769an Madrilen finkatu zan, Luis Antonio infantearen kapera errealeko konpositore eta txelojole bezala, bere sormen-garai hoberenari hasiera emonez.

Hainbat obra idatzi ebazan, ganbara musika batez ere.

 





Los comentarios están cerrados.