Maiatzak 13: Ritchie Valens

Ritchie Valens, mexikar jatorrizko kantautore eta gitarrajole estatubatuarra, Californian jaio zan 1941eko maiatzaren 13an, eta Iowan hil zan 1959ko otsailaren 3an, hegazkin istripu batean.

Rock mugimenduaren aitzindari honen ibilbideak zortzi hilabete besterik ez eban iraundu. Baina denbora labur honetan  arrakasta lortu eban, “La Bamba” abestiagaz batez ere.

La Bamba abesti mexikarra da izatez, baina Valensek, rock erritmoa gehituz, guztiz transformatu eban, ospe handiko abestian bihurtuz.

Ritchie Valens hil zan eguna “Musika hil zan eguna” bezala ezagutzen da.





Los comentarios están cerrados.