Ekainak 13: Benny Goodman

Benny Goodman, musikari estatubatuarra, Chicagon jaio zan 1909ko maiatzaren 30ean eta 1986ko ekainaren 13an hil zan New Yorken.

Musika ikasten “Kehelah Jacob” signagogan hasi zan, bere orkestran parte hartu ebalako. Garai hartan Chicagora musikari famatu asko etorri zirenez, Jazz musika bereganatu eban betirako. Hamalau urtegaz musikarien txartela eskuratu eban eta Bill Grimnen orkestran jotzeko lana eskaini eutsoen.

1934. urtean bere orkestra propioa sortu eban, arrakasta handia lortuz.

1955ean “The Benny Goodman Story” filmean parte hartu eban, eta Europa, Errusia eta Asiako herri batzuetan kontzertuak eskeini ebazan.

Jazzeko klarinetista eta zuzendari hau “Swing erregea” legez ezagutzen da.





Los comentarios están cerrados.