Autor: biotzf
-
KANTACONMIGO: Eguberrion!
Ikasturte honetako lehen bideoa KANTACONMIGO proiekturako.
Gabon aldian gagozanez, “EGUBERRION” abestia grabatu dau DBHko abesbatzak. Ganera, abeslari ohi batzuk ere parte hartu dabe.
Eskerrik asko guztioi
KANTACONMIGO blogan ikusteko klikatu hemen

-
Abenduak 22: Giacomo Puccini
Giacomo Puccini, operako konpositore italiarra, Luccan jaio zan 1858ko abenduaren 22an, eta Bruselasen hil zan 1924ko azaroaren 29an.XIX. amaierako eta XX. hasierako konpositore handienetarikotzat hartzen da.
Musikarien familia batean jaio zan eta bost urtegaz musika ikasketak hasi ebazan.
Antzerki musikalean sakondu eban, nahiko eklektikoa izanik, hizkuntza eta kultura musikal ezbardinak trebetasunez bereganatuz eta sintetizatuz.
Hamabi opera idatzi ebazan (beste musika lan askoren artean), “Tosca”, “La Boheme”, “Madama Butterfly”, “Il Trittico” eta “Turandot” ezagunenetarikoak doguzalarik.

-
Abenduak 21: Lorenzo Perosi
Lorenzo Perosi, konpositore italiarra, Tortonan jaio zan 1872ko abenduaren 21ean, eta Erroman hil zan 1956ko urriaren 12an.Musika sakran espezializatua, arrakasta handiko musikaria dogu.
Kantu gregoriarran eta XVI. mendeko polifonian aditua izan da, eta bere lanetan eragin hau asko nabaritzen da.
Tenpluetan abesteko kantu liturgikoak landu ebazan, testuari garrantzi handia emonez.
Hala ere, orkestrarako eta organorako obrak eta kapera musika idatzi ebazan.“Giovane Scuola” (eskola gaztea) konpositore italiarren taldeko kidea izan zan.
Hiru mila obra baino gehiago konposatu ebazan.

-
Abenduak 20: Antonio Soler
Antonio Soler, konpositore eta klabezinjole espainiarra, Oloten jaio zan 1729ko abenduaren 3an, eta San Lorenzo del Escorialen hil zan 1783ko abenduaren 20an.Domenico Scarlatti konpositore italiarrak Espainian sarturiko musika korrontearen jarraitzailea izan zan, baita XVIII. mendeko teklaturako musikaren ordezkari garrantzitsuenetarikoa nazio mailan.
Haurra zala Montserrateko eskolanian sartu zan, musika eta organo ikasketak burutuz.
1752an apaiz konsagratu zan, Jeronimotarren ordenan. Hori dala eta “Padre Soler” bezala ezagutzen da.
Lleidako katedraleko kapera maisua izan zan, eta geroago El Escorialeko organojole eta koru zuzendari moduan aritu zan.
400 obra baino gehiago idatzi ebazan.

Peter Cornelius, konpositore alemaniarra, Maguncian jaio zan 1824ko abenduaren 24ean, eta Maguncian hil zan 1874ko urriaren 26an.